Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko 2023ko Txostena: Elikagaiekin lotutako Osasuna

Osasun publikoaren 2023ko txostenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek lortutako emaitzak eta egindako jarduketak laburtzen ditu.



Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez:

  • Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana
  • Patogenoen zaintzarako plan horizontala
  • Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan L. monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana

Plan horren baitan, aztertutako laginen % 99 egokia izan da aztertutako segurtasun-parametroen arabera (709tik 702).

Sektoreka, honako hauek izan dira ez-betetzeak, emaitza ez-onargarrien arabera banatuta:

  • esneki-sektorea, enterotoxina estafilokozikoa eta L. monocytogenes aurkitzeagatik (>100 ufc/g) ardi-esne gordinezko gazta onduaren 2 laginetan, hurrenez hurren
  • haragi-sektorea, Salmonella infantis (2 lagin) eta Salmonella newport (1 lagin) aurkitu izanagatik hegazti-haragiarekin eginiko prestakinetan;
  • arrantza-produktuen sektorea, Salmonella typhimurium eta Salmonella bousso aurkitu izanagatik 2 laginetan, hurrenez hurren, moluskuak arazteko 2 zentrotan hartutako molusku bibalbio bizietan.

Hartutako 187 laginen artean ez zen ez-betetze bat ere egon.

Egiaztapen analitikoa 30 establezimendutan egin da, horietako bakoitzean elikagaiekin kontaktuan dauden azaleretako 5 lagin hartuz; guztiak egokiak izan dira, elikagai prestatuak eta egositako haragi produktuak egiteko 2 establezimenduei dagozkien 2 lagin salbu, hurrenez hurren.


2023. urtean zehar, honako hauen presentzia aztertu da: metalak (beruna, kadmioa, merkurioa eta metil-merkurioa, artseniko inorganikoa, eztainu inorganikoa), hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoa, benzantrazenoa, benzofluorantenoa eta krisenoa), nitratoak landareetan, dioxinen antzekoak ez diren bifenilo polikloratuak (PCB 28, 52, 101, 138, 153 eta 180), mikotoxinak (aflatoxinak [B1, B2, G1, G2 eta M2]), akrilamida, melamida eta toxina naturalak; baita plagiziden hondakinak, gehigarriak (sulfitoak, sorbatoak, benzoatoak, nitratoak eta nitritoak), alergenoak eta intolerantziak sortzen dituzten substantziak (glutena, esne-proteina eta oskoldun fruituak –hurra, kakahuetea eta intxaurra–), histamina eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialak (eratorri epoxidikoak, ftalatoak eta ez-ftalatoak) ere.

Aztertutako lagin guztien artean, hiru kasuetan bakarrik gainditu dira ezarritako gehieneko mugak: PCBak behi-haragian eta sulfito gehiegi dituzten bi lagin (tximitxurri saltsa eta orejoiak).

Plagiziden hondakinei dagokienez, landare- (34) eta animalia-jatorriko (6) laginak eta haurren elikagaiak (3) aztertu ziren (175 substantzia aztertutako lagin bakoitzeko). Ez da aurkitu hondakinei dagokienez baimendutako kopuruak gainditzen dituen lagin bat ere.


Azpiko taulan ikus dezakegu zein izan ziren 2023. urtean zehar SCIRIri eginiko jakinarazpenak:

Irudi honetan arrisku motaren arabera sortutako alertak ikus ditzakegu:

Irudi honetan, alertak ageri dira, elikagai motaren eta sektorearen arabera:

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…