ONTZI – BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB martxan jarri da ELIKA eta Basque Food Clusteren eskutik

Gaur ofizialki ONTZI aurkezten da, BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB berrikuntza-komunitatea. Euskal elikagaien enpresaren eta ontzi eta enbalajeen nazioarteko irtenbide onenen arteko lotura izateko asmoarekin sortu da.

ONTZI komunitatea BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak bultzatzen dute, Eusko Jaurlaritzak 2023ko Berrikuntza Funtsaren bidez finantzatutako ENVAS3S proiektuaren esparruan. Proiektuaren helburua da ingurumen-erregulazioetara egokitzeko beharrari erantzutea, elikagaien segurtasuna eta enpresen lehiakortasuna alde batera utzi gabe gabe.

Arantza Madariaga, ELIKA Fundazioko zuzendaria: “kalitatezko produktuak eskaintzeko beharrezkoak direnez, ontziek gero eta jasangarriagoak izan behar dute eta egungo eta etorkizuneko legeriara egokitu behar dute”.

[spacer height = “10px” id = “3”] Europako araudi berriek gero eta ontzi jasangarri gehiago eskatzen dituzte, eta, horretarako, enpresa ekoizleek eta enpresa eskatzaileek erantzun egokia eman behar dute. Ildo horretan, ONTZIk batzorde aditu bat jarriko du parte-hartzaileen eskura, enpresei beren ontziratze-beharretarako eta elikagaiak eta edariak hornitzeko irtenbide eraginkorrenak identifikatzen laguntzeko. Halaber, plataformak lege-esparruko dokumentazio garrantzitsua, shopper azterlanak eta inpaktu handieneko joerak dituzten txostenak eskainiko ditu. [spacer height = “10px” id = “3”]

Virginia Matesanz, BASQUE FOOD CLUSTEReko Berrikuntza zuzendaria: “Ontzira atxikitzeak aukera emango die enpresei ontzi eta bilgarrien kudeaketan dituzten erronka nagusiak non dauden identifikatzeko; izan ere, arazo komuna izan arren, enpresa bakoitzak bere deribatuak izango ditu. Euskadiko elikagaien ETEek aukera izango dute beren partner egokia aurkitzeko edo legedia betetzen eta merkatua asetzen lagunduko dieten proiektuetan parte hartzeko “.

Egin klik bannerrean informazio gehiagorako

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…