Nutrizioaren erronkari aurre egiteko gidalerroak: zenbait konponbide, elikakatearen maila desberdinetatik abiatuta

FAO/OMSek nutrizioaren erronkari aurre egiteko gidalerroak biltzen dituen txosten bat argitaratu du. Txosten horretan, elikadura-sistemetan hartu beharreko neurri politiko zehatzen adibideak ematen ditu, helburu hauekin: dieta osasungarriak sustatzea, malnutrizioa saihestea bere forma guztietan (azpielikadura, nutrienteen gabeziak, hazkuntzaren atzerapena, gehiegizko pisua eta obesitatea) eta elikadurarekin lotura duten gaixotasun ez-transmitigarrien gorakada murriztea.

Gida honen xedea da elikadurari eta osasunari buruzko erabakiak hartzen laguntzea; izan ere, egungo elikadura-sistemek ez dute osasun- eta ongizate-egoera egokia lortzeko behar den elikadura mota eskaintzen. Hori horrela, beharrezkoa da sistema horiek aldatzea herrialde edo eskualde bakoitzaren testuinguru espezifikoan.

Txosten honek barne hartzen dituen proposamenen artean honako hauek nabarmendu behar dira, elikadura-azpisektoreka:

Nekazaritzako ekoizpena

  • Nutriente askoko elikagaiak (frutak, barazkiak, lekaleak…) dibertsifikatzen eta ekoizten laguntzen duten politikak eta inbertsioak sustatzea[spacer height=”10px”]
  • Nutriente askoko laboreetarako balio-kateak gara daitezela sustatzea[spacer height=”10px”]
  • Nekazaritzako ikerketan egiten diren inbertsioak nutriente askoko laboreetara ere bidera daitezela bermatzea, eta ez soilik oinarrizko laboreetara

Elikagaien biltegiratzea, garraioa eta salerosketa

  • Garraioko eta hotz-kateko azpiegituretan inbertitzea, elikagaien galerak murrizteko[spacer height=”10px”]
  • Barneko merkataritza, landa-hiri loturak eta elikagaiak hornitzeko kate laburrak sustatzea, bereziki nutriente askoko elikagaiak direnean (barazkiak, frutak, lekaleak eta fruitu lehorrak)[spacer height=”10px”]
  • Fruta eta barazkiek dituzten merkataritza-oztopoak murriztea, bereziki sasoiz kanpoko aldietan[spacer height=”10px”]
  • Gatz, koipe eta azukre askoko elikagaiak inportatzeko muga-zergak igotzea

Elikagaien eraldaketa

  • Elikagaiak birformulatzeko legeak sustatzea[spacer height=”10px”]
  • Elikadura- eta nutrizio-etiketei buruzko legeak abian jartzeko neurriak hartzea[spacer height=”10px”]
  • Nutriente askoko elikagaiak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainak (ETEak) abian jartzeko inbertsio-funtsak ezartzea[spacer height=”10px”]
  • Prozesatze-teknika berriei zuzenduriko pizgarriak sortzea, kostuak murrizteko eta elikagaien balio nutrizionala areagotzeko

Elikagaien txikizkako salmenta eta hornidura

  • Produktu freskoen merkatuetako elikagaiak kaltegarriak izan ez daitezela bermatzeko politikak babestea[spacer height=”10px”]
  • Prezio-pizgarriak eskaintzea, saltzaile ibiltariek kalitate nutrizional handiagoko osagaiak erabil ditzaten eta, aldi berean, elikagaien segurtasun-arauak bete ditzaten[spacer height=”10px”]
  • Zergak aplikatzea, koipe, azukre eta/edo gatz askoko elikagaien kontsumoa murrizteko[spacer height=”10px”]
  • Zenbait elikagairen subsidioak, hala nola fruta, barazki fresko eta lekaleenak, berrikus daitezela sustatzea, kontsumitzaileentzat merkeagoak izan daitezen[spacer height=”10px”]
  • Kontsumitzaileei elikagai galkorrak ematen dizkieten handizkako merkatuei, produktu freskoen merkatu tradizionalei eta txikizkako merkatuei laguntzeko plangintza- eta inbertsio-arauak ezartzea, bereziki diru-sarrera gutxi dituzten herritarrei begira[spacer height=”10px”]
  • Babes sozialerako politika eta programak ezartzea, herritar kalteberenek nutriente askoko elikagaiak eskuratu ditzaketela bermatzeko; esaterako, nutriente askoko elikagaiak ematen dituzten eskolako elikadura- eta nutrizio-programak, edo baldintzapeko eskudiru-transferentziak, fruta eta barazki freskoak erosteko[spacer height=”10px”]
  • Erosketa instituzionalen kontratuak tokiko nekazari txikiei egiten zaizkiela bermatzeko legeak sortzea[spacer height=”10px”]
  • Janari lasterreko saltokiak zonakatzea, bereziki ikastetxeen inguruan

Beste neurri batzuk

  • Amagandiko edoskitzea sustatzeko eta babesteko estrategiak eta neurriak ezartzea[spacer height=”10px”]
  • Haurrentzako elikagai eta edarien komertzializazioa arautzea[spacer height=”10px”]
  • Haurrei zuzendutako publizitatea nahitaez arautzea, baita adingabeentzako elikagai eta edariak komertzializatzeko beste modu batzuk ere[spacer height=”10px”]
  • Azpielikadurari, hazkuntzaren atzerapenari, ahuldurari, mikronutrienteen gabeziei, gehiegizko pisuari eta obesitateari buruzko informazio-kanpainak sustatzea komunikazio masiboko hedabideetan, baita marketin sozialeko kanpainak ere, elikadura osasungarria sustatze aldera[spacer height=”10px”]
  • Hezkuntza-erreformak bultzatzea, elikadura- eta nutrizio-arloko heziketa txertatzeko eskola-programetan

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…