Noticias
Filtrar por área:
Nekazaritza
-
Arriskua Balioztatzeko Gidaliburua: izurriak Europako landaretan 11/12/12
EFSAk gidaliburu bat argitaratu du organismo ez-endemikoek Europako landareetan eragin dezaketen arriskua balioztatzeko. Organismo horiek maiz egoten dira lotuta gure mugaz gaindiko landareen eta horien produktuen joan-etorriekin; izan ere, horiek gure lurraldean sartu, kokatu eta bertoko espezieak kaltetu ditzakete. Gidaliburu horrek hainbat jarraibide ematen ditu, ingurumenaren gainerako eragina balioztatzeko, bai bioaniztasunaren ikuspegitik, bai ekosistemaren ikuspegitik.…
-
2010eko kontrolaren emaitzak: Pestizidak Espainiako elikagaietan – AESAN 2011
2010. urtean plagiziden inguruan egindako kontrolaren datuak argitaratu berri ditu AESENek. Kontrol horretan 2.785 lagin aztertu ziren guztira, 2009an baino % 77, 6 gehiago. Honako hauek dira emaitzak: Aztertutako 2.785 laginetatik 75 (% 2,7) “ez ados” izan ziren. Azken horietatik 72 lagin frutenak eta barazkienak ziren, 1 produktu prozesatuena, 1 laboreena eta 1 umeentzako elikagaiena.…
-
EFSAren txostena: Landare-osasunerako produktuen hondakinak. EFSA 2011
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txostena argitaratu berri du. Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta landare-osasunerako produktuen hondakinei buruzkoa da. Bertan, EBko 27 estatu kideetan eta Islandian zein Norvegian gauzatu den zaintzaren emaitzak bildu ditu EFSAk. Guztira, 300 elikagairen 68.000 lagin hartu ziren, eta horietan 834 pestizida aztertu zituzten. Jasotako laginen % 61,4tan…
-
Klima Aldaketaren inguruko Eurobarometroaren emaitzak 11/11/01
Eurobarometro berezi honetan klima aldaketaren inguruko galderak egin zaizkie Europako herritarrei, eta honako hauek dira inkesta horren emaitzarik aipagarrienak: Inkesta erantzun dutenen % 89k uste du klima aldaketa arazo larria dela eta % 68k (2009an % 64k) “oso larria” dela. 1etik (garrantzirik gabekoa) 10era (oso-oso kezkagarria) bitarteko eskalan europarrek 7,4 puntu (2009an 7,1 puntu) eman…
-
Mapak: kutsadura atmosferikoaren iturri zehaztugabeak Europan
Europako Batzordeak eta Ingurumenaren Europako Agentziak 32 mapa berri argitaratu dituzte. Mapa horietan kutsadura atmosferikoaren iturri zehaztugabe nagusiak aurki daitezke modu erraz eta publikoan, besteak beste, garraioa eta abiazioa, eraikinetako berogailuak, nekazaritza eta enpresa txikiak. Mapa horietan adierazten da zein diren kutsatzaileen (besteak beste, nitrogeno dioxidoa eta partikulak) igorpen-puntuak eta, gainera, osatu egiten ditu Kutsatzaileen…
-
Nekazaritza ekologikoari buruzko 2011ko mundu txostena
Gaur egun, munduko nekazaritza-azaleraren % 0,9 ekoizpen ekologikorako erabiltzen da, hau da, guztira 37,2 milioi hektarea. Horixe ondorioztatzen da Nekazaritza Ekologikoaren Mugimenduen Nazioarteko Federazioak (IFOAM) argitaratu berri duen 2011ko Nekazaritza Ekologikoari buruzko mundu mailako txostenenetik. Europako datuei dagokienez: 2009. urtearen amaieran, 250.000 ustiategik baino gehiagok kudeatzen zuten nekazaritza ekologikorako azaleraren 9,3 milioi hektarea. Hori Europako…
-
Arrisku Metaketa Balioztatzea: landare-osasunerako produktuen ingesta – EVIRA 2011
Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) urteak daramatza landareak babesteko substantzia aktiboen ingestak kontsumitzaileen osasunean izan dezakeen arriskua balioesten. Orain arte substantzia horiek banaka balioetsi izan ditu; baina, horrek ez zuen erabateko esposizioaren ikuspegi orokorrik ematen. Oraingo honetan, berriz, EVIRAk metaketa simulatzen duten metodoak erabili ditu, substantzia ugariekiko esposizioa balioesteko. Arriskuen Metaketa Balioztatzeko, elikagaien 10.565 lagin…
-
Arriskuen Balioespenak: Landare-osasunerako produktuen hondakinak elikagaietan – FAO/OMS- 2011
2010eko irailean bildu ziren, batetik, FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) elikagaietan aurki daitezkeen Landare-osasunerako Produktuen Hondakinen arloko Adituen Panela eta, bestetik, OMSren (Osasunerako Mundu Erakundea) Landare-osasunerako Produktuen Hondakinak Balioesteko Taldea. Helburua zen elikagaietan aurki daitezkeen landare-osasunerako 22 produkturen hondakinak kontsumitzearen arriskua, epe luzera zein motzera, balioestea. Ondorioztatu zuten landare-osasunerako bi produkturen epe motzera…
-
OGMak landatzeak izaten duen eraginari buruzko gidaliburua eguneratzea
Genetikoki eraldatutako landareek ingurumenean eragiten dituzten Arriskuak Balioesteko Gidaliburua eguneratu du EFSAk. Oraingo honetan eguneratu eta osatu egin dira OGM (Genetikoki Eraldatutako Organismoak) landareen laborantzak ingurumenean izaten duen eragina balioztatzeko beharrezkoak diren berariazko zazpi eremu, eta horien artean honako hauek aipatuko ditugu: Landare horiek inbaditzeko eta irauteko duten gaitasuna. Horretarako, aintzat hartu da OGM landareen…
-
Balioespena: toxina naturalak murrizteko Nekazaritzako Praktikak
Berrikuspen horren xedea da balioestea laborantzan toxina naturalen (mikotoxinak, landarearen beraren toxinak eta fikotoxinak) presentzia murrizteko hartzen diren neurriak. Gaur egun, zenbait neurri prebentibo eta zuzentzaile erabiltzen dira toxinen kutsadura murrizteko nekazaritzan, batik bat, mikotoxinak murrizteko. Neurri horiek hiru talde nagusitan bana daitezke: laborantza egokia, Nekazaritzako Praktika Egokiak eta detosifikazioa. Toxinak murrizteko estrategia egokiena identifikatzearren,…