Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • Berezi@ Produktu Fitosanitarioak Nekazaritzan 12/12/18

    Nekazaritzak urte askoan erabili ditu osagai kimikoak, uzten kopurua eta kalitatea hobetzeko. Bada, kezka gehien eragiten dutenen artean daude Produktu Fitosanitarioak (edo nekazaritzako plagizidak), baina bestelakoak ere badaude, hala nola, ongarriak. Plagiziden helburua da landare- edo animalia-espezie kaltegarriak saihestea edo kontrolatzea. Uzta askotan osagai kimiko horiek erabiltzearen ondorioz, hondakin-kopuru txikiak igaro ahal dira kate trofikora.…

  • Fitosanitarioak erabiltzeagatiko arriskua murrizteko bidean 12/12/11

    Plagen Kudeaketa Integratua eta giza osasunerako eta ingurumenerako arriskuak murriztea dira Espainiako Gobernuak onetsitako Fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintza Planaren helburuak. Nekazaritza eta Landa-garapenaren Sektoreko Konferentziaren bidez, MAGRAMAk Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Ekintza Plan Nazionala onetsi du, Zuzentarau Erkidean aurreikusitako epeak betez. Aipatutako helburuak lortzeko, gaiaz arduratzen diren administrazio eskudunek, fitosanitarioen ekoizpen- eta banaketa-sektoreak, nekazariek eta…

  • Laborantza ekologikoa Espainian 2011 12/11/30

    Laborantza ekologikoaren azalera 5 aldiz biderkatu da azken 10 urteotan. 2011. urtean, Espainian inskribatutako laborantza ekologikoaren azalera 1.845.039,10 hektareakoa zen (36.364 operadore); 2000. urtean, berriz, 380.920 hektarea besterik ez zeuden inskribatuta (x 4,84). Emaitza hori ondorioztatzen da MAGRAMAk duela gutxi argitaratu duen “Caracterización del sector de la producción ecológica española en términos de valor, volumen…

  • Lehortea EAEn eta horren eragina nekazaritza-ekoizpenean 12/11/14

    Lursail-ek emandako datuen arabera, honako hauek dira 2012ko nekazaritza-urtearen ezaugarri nagusiak Euskal Herrian: negu normal-lehorra, udaberri oso hezea (prezipitazio balore altuak) eta prezipitaziorik gabeko uda (batez ere abuztua; batez besteko tenperatura altuxeagoa izan da datu historikoekin erkatuz gero). Lehorteak laborantzan duen eraginari dagokionez, besteak beste, honako hauek dira aipagarriak: Laboreak. Uztailean bildu ziren laboreek oso…

  • FVOren ikuskapen-txostena: elikagaietan OGMak kontrolatzea 12/10/18

    FVOk egindako ikuskaritza honen xedea izan da Espainian elikagaietan genetikoki eraldatutako organismoak (OGMak) kontrolatzeko sistema ofiziala balioztatzea. Halaber, ingurumenera nahita egindako isuriak eta aurreko misioan (2005ko martxoan egindakoa) identifikatutako gabeziak konpontzeko hartutako neurriak ere balioztatu dira. Txostenak, besteak beste, honako ondorio hauek eskaintzen ditu: Oro har, OGMak kontrolatzeko sistema ofiziala ondo egituratuta dago. Gabeziak atzeman…

  • Eurobarometroa: Europako biztanleen iritzia elikagaien, nekazaritzaren eta landa-giroaren erabilgarritasunari eta kalitateari buruz 12/07/11

    Eurobarometroak bere azken argitalpen berezian erakutsi duenaren arabera, EBko biztanleen hiru laurden kezkatuta daude munduan dagoen elikagai faltarekin, nahiz eta % 60tik behera Europar Batasunak bere herritarren elikagai-beharrizanak asetzeko duen ahalmenarekin kezkatuta dagoen. Beste emaitza batzuk: Inkestatutakoen % 24k ezagutzen du jada EBren logotipo ekologikoa. Ezarri zenetik 2 urte baino gutxiago igaro dira. Inkestatutakoen %…

  • Arriskua Europako patataren Landare Osasunarentzat: Globodera pallida eta Globodera rostochiensis nematodoa 12/04/18

    Globodera pallida eta Globodera rostochiensis nematodoak (azken hori, batik bat) oso hedatuta daude Europan. Nolanahi ere, ereindako patata-motek badute Europako nematodo honen aurkako erresistentzia-maila jakin bat. Hori dela eta, eragiten dituen kalteak oso txikiak dira. Alabaina, EFSAk Hegoamerikatik nematodo-genotipo bat iristeak izan dezakeen eragina aztertu du, aintzat hartuta Europako patata-mota batzuetan eragina izan dezakeela. Europako…

  • Txostena: plagizida-hondakinak elikagaietan (2011) – FAO/OMS 2012

    Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida…

  • Europako nekazaritza-ekoizpenari buruzko aurreikuspenak 2012/2013rako 12/02/28

    Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du nekazaritzaren eta haragi- zein esne-abeltzaintzaren sektorearen merkatuko joerei buruz. Txostenean honako datu hauek ageri dira: Neguko ereintzaren bolumena handitu egin da, eta horri zereal-ekoizpenaren goranzko joera gehituta, 2012an % 1,2ko igoera aurreikusi da (288 milioi tonara iritsi arte). Oleaginosoen Europako 2012/2013 denboraldiari dagokionez, 11 milioi tonara iristea aurreikusi…

  • Gida: Nekazaritzako jardunbide egokiak oliba-ekoizleentzat 12/01/04

    Olioaren sektoreko zenbait erakundek eta ACSAk Nekazaritzako Jardunbide Egokien Gida (GBPA) sortu dute. Xedea da oliba-ekoizleei autokontrolerako neurriak ezartzea erraztuko dien lanabesa ematea. “Nekazaritzako jardunbide egokien gida oliba-ekoizleentzat” delakoak lan-arauak zehazten ditu GlobalGAP irizpideei jarraiki. GlobalGAP kalitate-estandarra da, borondatezko arauak ezartzen dituena honako hauek oinarritzat hartuta: Elikagaien segurtasuna, Ingurumenaren babesa, Osasuna eta lanbide-segurtasuna eta ongizatea.…