Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • Patata: Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko gida berria 15/07/20

    MAGRAMAk argitaratutako gida honen helburua da kontrol kimikoa ez beste alternatiba batzuk ezagutzera ematea, landare-osasunerako produktuen erabilera iraunkorra sustatze aldera. Gida horretan, honako hauek aurkituko ditugu: Izurriteen, Gaixotasunen eta Belar txarren Kudeaketa Integratua behar bezala gauzatzeko irizpide orokorrak. Arrisku handiagoa duten guneak eta ingurune naturalak babesteko neurri bereziak. Izurriteen zerrenda, bakoitza bere fitxarekin; fitxek argazkiak…

  • Produktu fitosanitarioen etiketa berria 15/05/16

    2015eko ekainaren 1ean sartuko da indarrean 1272/2008 Araudia, substantzia eta nahasketa arriskutsuak sailkatzeko baldintzak eta ontziratu zein etiketatzeko arauak mundu mailan bateratzen dituena. Ondorioz, 2015eko ekainaren 1ean salmentan jartzen diren produktu fitosanitario guztiak Araudi horrek xedatzen dituen irizpideen arabera egongo dira sailkatuta, ontziratuta eta etiketatuta. Bi urtez, merkatuan batera egongo dira, batetik, aurreko araudiaren arabera…

  • Patata: Europako eraztun-itxurako usteldurari eta usteldura arreari buruzko txostena – EB 2015

    Eraztun-itxurako usteldura Clavibacter michiganensis spp. sepedonicus bakteriak eragiten du, eta haren egoera hobetu egin da: agerraldi gutxiago jakinarazi dituzte. Lehen aldiz, ez da gaixotasunaren agerraldirik jakinarazi Alemanian, eta badirudi Polonian egoera egonkor dagoela. Herbehereetan, hiru kasu bakarrik jakinarazi ziren kontsumo-patatetan. Beste alde batetik, nabarmen jaitsi da bakterio bidezko nekrosiaren kopurua Errumanian, nahiz eta jasotako laginen…

  • Gomendatutako tratamenduen gida:mahairako sagarra eta mahatsa – BFA 2015

    Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat gomendio argitaratu ditu, fruta-arboletan ohikoenak diren izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko tratamendu fitosanitario egokiei buruzkoak. Maiatzean argitaratutako agiriak: Sagarrondoetarako gomendatutako tratamenduen gida: armiarma gorriaren, pikarduraren, moniliaren eta abarren aurkako tratamendurako gomendioak. Mahasgintzari eta enologiari buruzko buletina (izurriak eta gaixotasunak): gorrinaren, botritisaren, oidioaren eta abarren aurkako tratamendurako gomendioak. Gomendatutako tratamenduen gidak– BFA

  • Ureztatzeko uraren erabilera Erresuma Batuan eta elikagaien segurtasunean izan dezakeen arriskua 31/03/15

    Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak (FSA) ikerketa-proiektu baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horren helburua da zehaztea Erresuma Batuko nekazaritzan gaur egun erabiltzen diren ureztatze-jarduerak arriskutsuak diren elikagaien segurtasunerako, produktu freskoak kutsatzearen ondorioz. Nekazaritzan ureztatzeko erabiltzen den ur gehiena ibaietatik edo lur azpiko akuiferoetatik ateratzen da zuzenean. Halaber, lur azaleko zenbait ur-ustiategietako urtegietan bertan biltegiratzen dira,…

  • Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Nagusia (REGEPA) 15/03/05

    MAGRAMAK informatika-aplikazio bat sortu du, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Nagusiko (REGEPA) inskripzioei buruzko informazioa trukatzeko. Erregistraturiko haztegien kodigoa kontsulta daiteke identifikazio-dokumentu bat sartuta (NAN/IFZ/AIZ), edo alderantziz. Tresna hori ezinbestekoa da elikagaien segurtasunerako araudi komunitarioa betetzeko, eta urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretu argitaratu berriaren 5.4 artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz sortu da; horren bidez, nekazaritzako lehen ekoizpenaren…

  • Gidaliburuak:nekazaritza-ekoizpeneko higienea + produktu fitosanitarioen nahasketak soroetan

    Higiene de la producción agraria gidaliburuaren helburua da erraztea 9/2015 Errege Dekretu berriko "higiene-pakete"-an ezarritako higiene-betekizunak eta -betebeharrak betetzea. Gainera, egiaztatze-zerrenda edo check list bat sortu da, nekazariari gida honen jarraipena egitenlaguntzeko. MAGRAMA eta sektorea (ASAJA, AFHSE, COAG, COEXPHAL, Cooperativas Agro-alimentarias de España, FEPEX eta PROEXPORT) lankidetzan aritu dira, eta argitalpen hau prestatu dute. Beste…

  • Argitaratu diren azken IKI (Izurriteen Kudeaketa Integratua) gidak: laboreak eta hazidun fruta-arbolak 15/02/10

    Izurriteen Kudeaketa Integralerako giden (IKI) xedea da orientabide izatea nekazari eta aholkularientzat, izurriteen kudeaketa integraleko hatsarreak ezartzeko, nazioko nekazaritza-ekoizpen osoan. Hain zuzen ere, horixe da euren jarduera Espainian gauzatzen duten nekazaritza-ustiategi guztiek bete beharreko betekizuna, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren III. kapituluaren arabera. Dekretu horren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioak modu iraunkorrean erabiltzeko esparrua. Produktu…

  • Nekazaritzako ekoizpen primarioaren higienea 15/02/03

    Joan den asteazkenean, urtarrilak 28, 9/2015 Errege Dekretua argitaratu zen, urtarrilaren 16koa. Horren bidez, nekazaritzako ekoizpen primarioaren higieneari dagokion araudi komunitarioa ezartzeko baldintzak arautzen dira. Errege Dekretu horrek helburu du nekazaritzako ekoizpen primarioko elikagaien higieneari dagokion araudia ezartzeko baldintzak arautzea. Baldintza horiek honako bi araudi hauetan jasotzen dira: elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren…

  • Plagizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2014

    Europan elikagaietako pestizidak kontrolatzeko azken programan aztertutako lagin guztien % 97ren hondakin-maila legezko mailatik beherakoa zen (banaka-banaka aztertuta). Laginen % 54k baino gehiagok ez zuten produktu kimiko horien aztarna atzemangarririk. Elikagai ez ekologikoek maizago urratu zituzten legezko muga horiek produktu ekologikoek baino (% 3,1 eta % 0,8, hurrenez hurren) EBtik kanpoko herrialdeetatik inportatutako elikagaietan bost…