Noticias

Filtrar por área:

Ikerketa

  • EFSArekin truke zientifikoa egiteko programa – 2015

    Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) langileen truke programa berri bat abiarazi du estatu kideetako administrazioetako eta erakunde publikoetako zientzialarientzat eta kudeatzaileentzat. Programa horren xedea da zientziaren ezagutza trukatzea. Interesa duten zientzialariek eskaera eta proiektuaren proposamena bete behar dituzte, 2015eko maiatzaren 29a baino lehen. Eskatzaileak eta EFSAko dagokion unitateko buruak elkarrekin adostuko dute proiektuaren deskripzio xehatua.…

  • Zientzia Lankidetza Europan 2014an 15/04/28

    EFSAk Urteko Txosten bat argitaratu du, EFSAk eta Puntu Fokalen Sareak 2014. urtean Zientzia Lankidetzan egin dituzten jarduerak biltzen dituena. Jarduera horien helburua da Europako elikakatea babesteko eragile garrantzitsuen arteko loturak indartzea. Hona hemen 2014. urtean Zientzia Lankidetzan egin diren jarduera garrantzitsuenak: Informazioa Trukatzeko Plataformaren Jarduera: 218 dokumentu partekatu dira; horietatik % 70 arrisku-ebaluazioen emaitzak…

  • Irekita dago Europa Ikerketa deialdia – MINECO 2015

    MINECOk nazioarteko dinamizazio-ekintzen “Europa Ikerketa 2015” deialdia argitaratu du. Helburua da Espainiaren parte-hartzea sustatzea. Europako ekimenetan eta, bereziki, Horizonte 2020 izenekoan. Aurrekontu-hornidura 3 milioi eurokoa da. Proposamenak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 14tik 2015eko maiatzaren 14ko 15:00ak bitartekoa da. Urteko deialdi honetan, berrikuntza gisa, aukera dago gehienez ere 10.000 €-ko finantzazioa eskatzeko, Europako Ikerketa Batzordearen (ERC)…

  • Espainiak H2020n izan duen parte-hartzearen lehenengo emaitzak – CDTI 2015

    2014. urtean, Espainiako erakundeek 260,7 milioi euroko diru-laguntza jaso dute Horizonte 2020ren deialdietan parte hartzeagatik; Espainia hirugarrena izan da lortutako itzulkinari dagokionez (EB-28ren % 11,2), Alemaniaren eta Erresuma Batuaren atzetik (% 16,2 eta % 15 hurrenez hurren). Emaitzak positibotzat har daitezke, baina oraindik oso atarikoak dira. Datuok berretsiz gero, 2014an lortutako itzulkinak aise gaindituko lituzke…

  • Esparru Programako ikerketa-proiektuen kudeaketa eraginkorra – EE2015

    Europako Batzordeak ikerlan bat argitaratu du, eta bertan, ikerketak kudeatzeko egituren, funtzioen, eginkizunen, erantzukizunen eta jardueren aniztasuna aztertu du, 6 PM eta 7PM proiektuen arrakasta dela eta. Oro har, ikerlanaren emaitzek diote ikerketen kudeaketaren arrakasta bertan parte hartzen duten pertsonei zor zaiela (batez ere, koordinatzaileen lanari) eta ez horrenbeste erabilitako ereduei eta kudeaketa-tresnei. Nolanahi ere,…

  • Jaurnaldia: H2020 finantzatzeko aukerak 15/02/25

    Pasaden Otsailaren 18an, AZTI-n, elikagaien industria zuzenduta, Europan finantzatzeko R+ D + i Horizon 2020 programaren barruan existitzen aukerak aurkeztu ziren. Programa Aurkezpenak

  • COST ekintzen deialdiari buruzko informazio berria 15/02/09

    Pasaden abenduan COST ekintzen beste deialdi bat argitaratu zen. Bertan, zientzia eta teknologia arlo guztietako ideiak aurkeztu ahal izango dira. Proposamenak 2015eko otsailetik aurrera aurkeztu ahal izango dira (urtarrilean jakinaraziko da data zehatza).Hala ere, lehenengo data 2015eko martxoaren 24a izango, 12:00etan. COSTek prozedura berria ezarri du, eta honako fase hauek jasotzen ditu:proposamenaren aurkezpena, ebaluazioa, hautaketa…

  • EFSAren 2015eko deialdiei buruzko informazio eguneratua 15/02/06

    EFSAk argitaratu egin ditu 2015eko lehenengo lauhilekoko ikerketa-deialdiko gaiak eta finantzazioa, hala 36. artikuluko zerrendako erakundeentzako sarbide mugatuko deialdikoak, nola lizitazio irekiko deialdikoak. Alde batetik, 36. artikulukoak honako hauetara daude zuzenduta: arrisku kimiko eta mikrobiologikoak identifikatu eta ezaugarritzeko ikuspegi berriak ikertzera eta mikotoxina zitrininaren arriskuaren ebaluazioa hobetzeko datuak bilatzera. Beste alde batetik, deialdi irekiko gaiak…

  • COST informazio-jardunaldiko aurkezpenak 15/01/19

    Eskuragarri daude COST programari buruzko informazio-jardunaldiko aurkezpenak. Urtarrilaren 13an egin zen jardunaldia, Madrilen. COST informazio-jardunaldiko aurkezpenak COST deialdia

  • Irekita dago elikagaiak ekoizteko nekazaritza iraunkorreko proiektuen deialdia 15/01/14

    Elikadura-sistemetarako eta elikadurarekin loturarik ez duten sistemetarako nekazaritza iraunkorrari buruzko ERANET FACCE SURPLUSek deialdi bat egin berri du, nazioen arteko ikerketa-proiektuetarako. Gutxi gorabeherako aurrekontua 15 milioi eurokoa da. Deialdi horren helburua da berrikuntza eta balio-sorkuntza babestea, sinergiak bilatuz eta biomasa eta bio-birfindegiak abiapuntu hartuta, nekazaritzako biomasaren eta beste batzuen ekoizpen-sistemak iraunkortasunez sendotuta. Halaber, aintzat hartuko…