Noticias

Filtrar por área:

Ikerketa

  • EFSAren 2015eko hurrengo deialdiak

    EFSAk argitaratu egin ditu 2015eko azkeneko hiruhilekoko ikerketa-deialdiko gaiak eta finantzazioa, hala 36. artikuluko zerrendako erakundeentzako sarbide mugatuko deialdikoak, nola lizitazio irekiko deialdikoak. Proiektuak finantzatzeko deialdiak EFSAren zientzia-laguntzaren estrategiaren baitan daude, agintaritzari laguntze aldera, hazten ari den lan-kargari erantzun eraginkor eta malguagoa emateko, bereziki datuak biltzeko eta zientzia-irizpenak emateko arloetan, eta araupetutako produktuak ebaluatzeko prestatze-lanetarako.…

  • Horizon 2020ren 2016-2017rako deialdi berrien argitarapen ofiziala – EB 2015

    Europako Batzordeak lehiakortasuna bultzatuko du; horretarako, datozen bi urteotan ia 16.000 milioi euro inbertituko ditu ikerketa- eta berrikuntza-jardueretan, EBk ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko duen esparruan (Horizonte 2020). Orain gutxi onetsitako lan-programek ematen dituzten finantzazio-aukera berriek lotura zuzena dute Batzordearen lehentasun nagusiekin, eta ekarpen nabarmena egingo diete enplegurako, hazkuntzarako eta inbertsiorako neurrien multzoari, merkatu bakar digitalari,…

  • Eman izena Euskal Herriko Horizonte 2020 programaren INFODAY jardunaldian, abenduaren 9an! – EJ/ELIKA 2015

    Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAk Elikagaien Segurtasunaren, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikaduraren arloko Horizonte 2020 europar programaren bigarren Informazio Jardunaldia antolatu du. Abenduaren 9an izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan (Vitoria-Gasteiz). Informazio-jardunaldi hori Euskadiko elikagaien industriako enpresa guztiei, ikerketa-zentroei, teknologia-zentroei eta unibertsitateei zuzentzen zaie, eta honako hau du helburu: "Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa,…

  • Ezagutu Euskadin Elikagaien Segurtasunaren inguruan 2014an izandako kontu garrantzitsuenen berriak

    ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2014ko prentsan” hirugarren azterlana egin du, jakiteko euskal irakurleei zer-nolako informazioa iristen zaien Elikagaien Segurtasunari buruz, zein diren gai garrantzitsuenak eta zer arrisku/alerta gertatu diren 2014an. Azterlan hori egiten den ondoz ondoko hirugarren urtea denez, Elikagaien Segurtasunari buruzko informazioaren bilakabidea eta joerak…

  • Europak azpiegitura hobeak behar ditu elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketetarako – EuroDISH 2015

    EuroDISH proiektuak Europar Batasunaren finantzazioa du hiru urterako (2012ko iraila – 2015eko abuztua). Proiektu horren helburua da aztertzea zer beharrizan dauden elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketen azpiegiturei dagokienez. Helburu hori erdiesteko, emaitza hauek lortu ditu orain arte: 1. Ikerketarako azpiegiturak: EuroDISHek Europa osoko azpiegituren mapa bat zehaztu eta marraztu du. Mapa horretan, elikadurarekin, nutrizioarekin eta…

  • Ireki dute H2020 erronketarako I+G+b estatu-programaren diru-laguntzen deialdia – MINECO 2015

    Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak argitaratu du jada Europako eta nazioarteko kolaborazio-ikerketen proiektuak finantzatzeko programazio bateratuko ekintzen deialdia. Deialdi horren asmoa da finantzazioa ematea nazioarteko deialdietan gai jakin batzuetan batera parte hartu duten eta gizarteko H2020 erronkei aurre egitean balio gehigarria erakusten duten Espainiako kolaborazio-proiektuetarako. Erronka globalei batera aurre egiteko, erabilgarri dauden baliabideak arrazionalki erabiltzeko eta…

  • Analisia: H2020ren lehen urtean Espainiak lortu dituen emaitzak – MINECO 2015

    Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak “Horizonte 2020” I+G+b Europako finantzaketa-programa berriaren lehenengo urteko proiektuen 73 deialdietako emaitzak aurkeztu ditu. Hona hemen ondorio nagusiak: Itzulkinari dagokionez, Espainia bosgarren lekuan dago, Alemaniaren, Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen atzetik. 553,3 milioi euro jaso ditu; hots, orain arte norgehiagokan emandako baliabideen % 9,5. Espainiako erakundeek –unibertsitateek, ikerketa-organismoek eta –zentroek, enpresek,…

  • Euskadiko elikagaien sektorearen I+G+b deialdi irekiak – EJ-GV 2015

    Berriker programa 2015 (II eta V kapituluak): EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa. Berriker programa 2015 (VI kapitulua): Prozesuen alorreko berrikuntza proiektuei laguntzak.

  • Berezi@ Elikagaien Segurtasunaren Europako Lehentasunak 15/05/27

    Munduko erronka handiek (biztanle-kopurua areagotzeak, baliabide naturalak murrizteak, klima-aldaketak eta ingurumenaren iraunkortasunak, besteak beste) eragina dute elikagaien ekoizpenaren segurtasunean. Artikulu honetan biltzen dira Elikagaien Segurtasunaren arloko bost ikerketa- eta berrikuntza-lehentasunak, Europako kontsumitzaileek elikagaiak seguruak, osasungarriak eta behar adina eskura ditzaten. Artikulu osoa

  • Euskadiko LGP 2015-2012 onestea 15/05/27

    Euskadiko LGP 2015-2012 onestea (2015/05/27) Europako Batzordeak ofizialki onetsi du, maiatzaren 26an, Euskadiko Landa Garapeneko Programa 2015-2020 (LGP). Euskal erakundeen lehentasunezko tresna da, Euskadiko landa-inguruan bultzatu beharreko jarduerak eta neurriak definitzen dituena. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzak LGP 2015-2020 egin du, erakundeetako eta sektoreetako ordezkariek osatutako parte hartzeko prozesu baten emaitza gisa.…