Euskadiko LGP 2015-2012 onestea 15/05/27

Euskadiko LGP 2015-2012 onestea (2015/05/27) Europako Batzordeak ofizialki onetsi du, maiatzaren 26an, Euskadiko Landa Garapeneko Programa 2015-2020 (LGP). Euskal erakundeen lehentasunezko tresna da, Euskadiko landa-inguruan bultzatu beharreko jarduerak eta neurriak definitzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzak LGP 2015-2020 egin du, erakundeetako eta sektoreetako ordezkariek osatutako parte hartzeko prozesu baten emaitza gisa. Honako hauek parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, profesionalen erakundeek, emakumeen kolektiboen ordezkariek, nekazaritza-kooperatibek, sektoreen elkarteek, landa-garapenenerako elkarteek, ingurumen-elkarteek, etab.).

Programa horrek NPEren (Nekazaritza Politika Erkidea) finantza-babesa artikulatzen du, Bruselak (FEADER funtsa) eta euskal erakundeen aurrekontuetako ekarpenek finantzatutakoa (Eusko Jaurlaritzarenak eta foru-aldundienak). Beraz, beste ezer baino gehiago, gure landa-giroa osatzen duten agenteei (nekazariak, basalangileak, kooperatibak eta nekazaritza-industriak, udalak, etab.) laguntzeko finantza-tresna da.

Programak bat egiten du Bruselak FEADER Araudiaren bidez ezartzen dituen xedapenekin. Horietan 6 lehentasun nagusi ezartzen dira bultzatu beharreko neurri eta jarduera posibleen menu baten bidez, eta horiei lotutako 18 eremu fokal daude.

Landa-garapenaren lehentasunak:

  1. Ezagutzen gardentasuna eta berrikuntza sustatzea nekazaritzaren eta basolangintzaren sektorean eta landa-eremuetan.
  2. Hobetzea nekazaritza-mota guztien lehiakortasuna eta ustiategien bideragarritasuna.
  3. Sustatzea elikagaiak banatzeko katearen eta nekazaritzako sektorearen arrisku-kudeaketaren antolamendua.
  4. Nekazaritzaren eta basolangintzaren mendeko ekosistemak lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea.
  5. Baliabideen efizientzia sustatzea eta ekonomia hipokarbonikorako pausoa bultzatzea. Ekonomia horrek gai izan behar du nekazaritzaren, elikaduraren eta basolangintzaren klima-aldaketara aldatzeko.
  6. Sustatzea gizarteratzea, pobreziaren murrizketa eta landa-giroen garapen ekonomikoa.

LGP Euskadi 2015-2020ren azken helburua da jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea, Euskadiko landa-eremuen garapen iraunkorra bermatuz, eta arreta berezia jarriz gazteetan.

Datorren ekainaren 15ean jardunaldi tekniko bat egingo da. Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburu Arantxa Tapia izango da buru, eta Euskadiko LGP 2015-2020 osatzen duten gaiak eta neurriak zehaztuko dira.

LGP Euskadi 2015-2020

Landa-garapeneko neurriak

Lotutako araudia

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…