Noticias
Filtrar por área:
Ikerketa
-
ELIKAk Europako METROFOOD proiektuan parte hartzen du – ELIKA 2017
ELIKA elikadura-kateko alderdi interesdunen foroan (“Stakeholders Forum”-SF) parte hartzen du, H2020k finantzatzen duen Europako METROFOOD proiektuaren esparruan. METROFOOD proiektuaren helburu nagusia da elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren alorreko bikaintasun zientifikoa metodologiaren bidez hobetzea. Halaber, lankidetza eta elkarrekintza sustatu nahi ditu askotariko eragile eta interesdunen artean, datu-base komun eta partekatu bat sortze aldera. Metodologia horren ardatza elikagaien…
-
Euskadi hirugarren dago H2020 proiektuan funts gehien lortu duten autonomia-erkidegoen artean – CDTI 2017
Behin-behineko emaitzen arabera, Espainiako erakundeek 1.933,8 milioi euroko diru-laguntza jaso dute 2014-2016 aldian esleitutako deialdietan. Horrek esan nahi du EB-28ko itzulkinaren % 9,8 Espainiarentzat izan dela eta laugarren postuan dagoela lortutako diru-laguntzen araberako herrialdeen rankingean; aurretik ditu Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia. Emaitza paregabe horiek gainditu egiten dituzte VII. Esparru Programa osoan lortutakoak (EB-28ko…
-
Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko Europako Ikerkuntza eta Berrikuntza, 2030 – EB
Europako Batzordeak agiri batean bildu ditu Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko egungo erronkak, alde batetik, eta Europako Batasunak erronka horiei erantzuteko ezarri behar duen ikerketa eta berrikuntzako (I+b) politikaren lehentasunak, bestetik. Txosten honekin, lehen urrats gisa, Europako 2030eko I+b esparruaren gaineko ikuspegi koherenteago bat osatu nahi da. I+b horrek bi helburu nagusi ditu: Baliabideak…
-
Egin zaitez EFSAren zientzia-paneletako kide! 17/05/09
EFSAk, bere 10 zientzia-panelak eta Zientzia Batzordea berritzeko asmoz, zientzia-aholkularitza independenteko organo horietan aditu gisa izena emateko deialdia zabaldu du. Maiatzaren 2tik 31ra bitartean, adituek EFSAren webgunean eman dezakete izena. Eskaera egiteko epe ofiziala ekainaren 1ean hasiko da, eta 2017ko irailaren 8an amaituko. Aurreinskripzioa eginda, adituek aldez aurretik presta ditzakete eskaerak, eta epe ofiziala irekitzen…
-
EFSA DEIALDIAK – 2016 (Art 36) – eguneratuta 17/05/03
EFSAk zerrenda bat osatu du laguntza zientifikoa eta teknikoa eskainiko dioten erakunde eskudunak biltzeko, 178/2002 Araudiak 36. artikuluan xedatutakoarekin bat. EFSAren betebeharra da erakunde horiei laguntzea bai datuak biltzen, bai eta zientzia-iritziak emateko aurreko lanak egiten ere. 2008ko abenduan ELIKA sartu zuen EFSAk zerrenda horretan, eta beste Euskadiko ikertarako erakundeak sartu dira, NEIKER 2013an…
-
H2020 programako elikadura-segurtasunaren arloko mezu nagusiak – CDTI 2017
Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Horizonte 2020 programako Industria Lidergoaren Mugarriei dagozkien gaiak eta programa horretako gizarte-erronkak aztertzea helburu duen dokumentua eguneratu du, eta gai bakoitzeko hitz gakoak nabarmendu. Elikadura-segurtasunari dagokionez, 2. gizarte-erronkan (“Elikadura, Nekazaritza eta Baso Segurtasuna, Itsas Ikerketa eta Bioekonomia”) mezu nagusiak identifikatu dira erronka horretako 4 ikerketa- eta berrikuntza-arloetako bakoitzean: 1. Nekazaritza…
-
Egitasmo berria, Arriskuen Ebaluazioaren gaitasuna areagotzekoa – EFSA 2017
EFSAk laguntzen egitasmo berri bat abiarazi du EBren Elikadura Segurtasunaren arloan Arriskuen Ebaluazioari dagokion gaitasuna areagotzeko. Egitasmo berri hau “lankidetzako diru-laguntzen” (partnering grants) gisakoa da, eta helburu du estatu kideetako, Norvegiako eta Islandiako bi erakunderen edo gehiagoren artean ezagutzak eta esperientzia transferitzea eta trukatzea. Hona hemen diru-laguntza berri honen ezaugarriak:• Ez da Elikadura Segurtasunaren gai…
-
Euskadin elikagaien segurtasuna areagotzeko ikerketaren aldeko bultzada – EJ/ELIKA
Euskadiko Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako 2011-2016ko Planaren Emaitzak Zabaltzeko IV. Jardunaldia balio-kate osoa ordezkatzen duten erakundeei eta ikerketa zentro nahiz administrazio publikoei begira antolatu da, eta elikagaien segurtasunaren alorreko 114 adituk parte hartu dute, EAEn kontsumituriko elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak saihestu, murriztu eta kontrolatzeko 2016an egin diren ikerketa-proiektuek zer-nolako emaitzak izan dituzten jakiteko. Gainera, IV.…
-
EFSA DEIALDIAK – 2017 (lizitazioak) – eguneratuta 17/04/03
EFSAk proiektuen lizitazioak argitaratu ditu, eskatzaile guztientzat, deialdiko zehaztasunei jarraikiz. Beraz, argitaratutako lizitazioaren gaian know-how duen edozein erakundek aurkez dezake bere proiektu-eskaintza. EFSAk interesa duten eskatzaile guztiei gomendatzen die arretaz irakur ditzatela gida eta lizitazioko agiri guztiak, eskaintza aurkeztu aurretik. Aurrekusitako 2017garren deildiko zerrenda 17/04/03 Eskaintzaren deialdiak – eguneratuta 17/04/03 Oinarrizko gisa eskatzaileentzat- eguneratuta…
-
Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko Plana 2017-2020 – Euskadi
Hau da plan honen xede estrategikoa: “Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketa sendotzea, I+B proiektuak babestuz eta Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketarako jarritako baliabide ekonomikoak optimizatuz”. Xedea da, beraz, plan honen bitartez Elikagaien Segurtasunaren arloan finantzatzen diren I+B proiektuak baliagarriak izatea Euskadiko nekazaritzako elikakatean sar litezkeen eta gizakien eta animalien osasunean arazoak eragin litzaketen arriskuak hautemateko eta…