H2020 programako elikadura-segurtasunaren arloko mezu nagusiak – CDTI 2017

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Horizonte 2020 programako Industria Lidergoaren Mugarriei dagozkien gaiak eta programa horretako gizarte-erronkak aztertzea helburu duen dokumentua eguneratu du, eta gai bakoitzeko hitz gakoak nabarmendu.

Elikadura-segurtasunari dagokionez, 2. gizarte-erronkan (“Elikadura, Nekazaritza eta Baso Segurtasuna, Itsas Ikerketa eta Bioekonomia”) mezu nagusiak identifikatu dira erronka horretako 4 ikerketa- eta berrikuntza-arloetako bakoitzean:

1.    Nekazaritza jasangarria eta basokoa.
2.    Uretako baliabide bizidunen ahalmena zabaltzea.
3.    Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako.
4.    Oinarri biojasangarri eta lehiakorra duten industriak, Europako bioekonomia bat garatze aldera.
5.    Zeharkako itsas ikerketa.

Zehazki, hirugarren arloan (Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako), honako mezu nagusi hauek nabarmendu ditu, adibide gisa:

 

  • Kontsumo osasungarri eta jasangarri baterako informazioa hobeto aukeratzea, eta horrek elikagaien ekoizpenean eta bizi-kalitatean duen eragina aztertzea.
  • Elikagaien eta pentsuen kutsadura kimiko eta mikrobiologikoa, horren arriskuak eta dietaren bidezko esposizioa.
  • Elikadura-segurtasuneko berrikuntza eta arriskuak ebaluatzeko eta jakinarazteko tresnak hobetzea.
  • Elikadura- eta pentsu-industrien beharra, ekonomia-, klima-, gizarte- eta ingurumen-aldaketari aurre egiteko: tokian tokikotik mundu-mailakora.
  • Elikagaiak diseinatzea eta prozesatzea, prozesuak kontrolatzea, hondakinak murriztea, azpiproduktuei balioa ematea eta animalien azpiproduktuak modu seguruan deuseztatzea.
  • Ekoizpen-sistemek eta elikakateko jarduerek ingurumenean dituzten eragin negatiboak murriztea.
  • …..

 

H2020ko gaietako hitz gakoak

Bestalde, Europako Batzordeak (EB) komunikazio-kanpaina berri bat abiarazi du Horizonte 2020 programaren lege- eta finantza-alderdiei buruz. Helburua da joan den otsaileko Diru Laguntzen Hitzarmenean eta joan den apirilaren 21ean argitaratutako “Diru Laguntzen Hitzarmen Ereduan egindako azken aldaketetan eragitea, kontu-ikuskaritzen printzipioak aurkeztea eta H2020an ezartzeko zailenak diren elementuak berrikustea.

Annotated Model Grant Agreement

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…