Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • 2012ko txostena: fitosanitarioen hondakinak elikagaietan– FAO/OME 2013

    Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 41 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa. Ebaluazio horien artean, 8 materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ametoctradina, clorfenapirra, dinotefuranoa, fluxapiroxada, MCPA, pentiopirada, picoxistrobina y sedaxanoa. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, ametoctradinerako salbu, ez baitu…

  • Pentsuetarako A bitamina – EFSA 2013

    Pentsuetarako A bitamina Gaur egun, A bitaminaren gehienezko baloreek, animalien nutriziorako EBn legez kontrolatutakoek eta erabilitakoek, ez dute inolako arriskurik sortzen animalia hartzaileen artean; zehazki, ez elikagaiak ekoizteko animalia-espezieen ez laguntza-animalien artean. Eginiko azterlanen arabera, animalia-jatorriko elikagaien kontsumitzaileentzat loditzeko animalien gibela kontsumitzea da kontsumitzaile helduen artean arriskuren bat eragin dezakeen bakarra. Bada, arrisku hori murrizteko,…

  • Algen kontsumoaren bidezko artseniko-ingestaren zenbatespena – FSANZ 2013

    Kontsumitzaileei alga lehorren kontsumoari eta algak dituzten produktuei buruz ematen zaizkien aholkuak eguneratzeko, Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) berriz zenbatetsi du produktu horien kontsumoak dakarren artseniko inorganikoaren ingesta dietetikoa. Horretarako, itsasoko hainbat alga motak duten artseniko inorganikoaren maila kontrolatu dute, eta aztertutako lagun guztietan artseniko inorganikoaren maila legeak ezarritako mugaren (1 mg/kg)…

  • Europarren eguneko energi-beharrak – EFSA 2013

    EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera: Generoa Adina Kcal/egun Mutilak/neskak 6 1500-1600 12 2000-2200 17 2300-2900  Emakumeak/gizonak 30-39 2000-2600 50-59 2000-2500 70-79 1800-2300 Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten…

  • Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia – ELIKA 2013

    Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak ezagutzeko, infografia honetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Elikagaiekiko alergia eta intolerantziak elikagaien segurtasunerako arazo larria dira; izan ere, azken hamarkadan bikoiztu egin da gizakion osasunari eragiten dioten diagnostikoen kopurua. Infografia horretan, modu grafiko eta errazean irudikatu dugu zer diren elikagaiekiko alergia eta intolerantziak, zein elikagaik eta osagaik eragiten dituzten, eta zein diren…

  • Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan Listeria monocytogenes kontrolatzeko gida – FSANZ 2012

    Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agintaritzaren (FSANZ) Listeriaren Arriskua Kudeatzeko 2008-2013rako Estrategiak honako helburu hauek ditu: Bermatzea elikagaien bidez transmititutako gizakien listeriosi-kasuak ez direla ugaritzen. Kontrol-neurri praktiko, erabilgarri eta errentagarriak sortzea eta ezartzea. Kontrol-neurriak zaintzeko eta ebaluatzeko programa sortzea eta ezartzea. Estrategia horren berri ematea elikakateko operadore guztiei. Helburu horiek lortzeko, FSANZek Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan…

  • Ebaluazioa: Kataluniako herritarren hondakin fitosanitario batzuekiko esposizioa – ACSA 2013

    ACSAk ebaluatu egin du Kataluniako herritarrek dietaren bidez produktu fitosanitario batzuekiko duten esposizioa, 2005-2007 urte bitartean. Hain zuzen ere, produktu horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak (KOI) dira, eta, besteak beste, honako hauek aztertu dira: DDTa, aldrina, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexakloroziklohexanoak, endosulfana eta alaklora. Dokumentu honetan osagai horien karakterizazioari, toxikotasunari eta FAO/OMEk ezarritako erreferentziazko baloreei buruzko informazioa…

  • Patogeno nagusiak animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan – EFSA 2013

    Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako patogenoen zerrendako lehenengo postuetan, honako hauek aurkitzen ditugu: Salmonella spp. gordinik kontsumitutako hosto berdeko begetaletan Salmonella spp. zurtoina eta erraboilak dituzten ortuarietan Salmonella spp. tomateetan Salmonella spp. meloietan Escherichia coli patogenoak leka freskoetan, lekaleetan edo laboreetan Horixe izan da EFSAk emandako zientzia-iritziaren emaitzetako bat. Iritzi horrek analisi bat biltzen du,…

  • Arriskuen Balioespena: karamelu-koloratzaileak – EFSA 2012

    EFSAk eguneratu egin du kontsumitzaileen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizioa (E-150a, E-150c y E-150d). Koloratzaile horiek elikagai ugariri gaineratzen zaizkie kolore marroi iluna emateko; besteak beste, honako hauei: zopak, gozokiak, ongailuak eta edari ugari (kola edariak, garagardoa eta whiskya). Duela gutxi, hiru koloratzaile horiek elikagai eta edarietan zuten mailari buruzko datuak eta elikagaien kontsumoari buruzkoak lortu dituzte,…

  • Merkurioak gizakietan duen toxikotasunari buruzko ikerketak eta arriskuaren ebaluazio berria elikagaietan – EFSA 2012

    EFSAk berrikuste-azterlana eta merkurio totalaren, hau da, merkurio inorganikoaren eta metilmerkurioaren (MeHg) toxikotasunari buruzko datuen bilketa bibliografikoa argitaratu ditu. Metilmerkurioa da, 2002az geroztik, elikagaietako merkurioaren forma toxikoena. Alabaina, ez dago behin betiko ondoriorik eta gaiaren inguruko ikerketa berriak behar dira, orain arte aurkitutakoak egiaztatze aldera. Esperimentazio-animalien artean, MeHg-aren ondorio larrienak lotura du jaio aurreko esposizioaren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad