Noticias
Filtrar por área:
Arrantza
-
Anisakisen presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduak – ACSA 2010
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) bibliografia bilduma bat egin du Anisakis parasitoaren presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduez eta berorien eraginkortasunaz. Gauzak horrela, gaur egunera arte dagoen zientzia informazioa erabili du. Horretarako, bilduman jaso ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) egindako balioztapenak, bai eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) egindakoak ere. Ondorio gisa adierazi du…
-
Arraina kontsumitzearen Arriskua versus Onura Balioztatzea – FAO/OMS 2010
2010eko urtarrilean FAO-OMSk nazioarteko 17 aditu bildu zituen honako gai hauen inguruan: Arriskua/Onura Balioztatzeko metodologiak, toxikologia, epidemiologia, dietarekiko esposizioa eta nutrizioa. Helburua zen, batetik, arrainaren kontsumoarekin lotutako zenbait kutsatzaile kimikoren (metilmerkurioa, dioxinak, furanoak eta PCBak) arriskuak aztertzea, eta, bestetik, kontsumoaren onurari buruzko zientzia informazioa berrikustea, zenbait arrain espezie kontsumitzearen arriskuak versus onurak aztertu ahal izateko.…
-
Azterketa: merkurioa atun-sushietan – 2010
Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako…
-
Arrainetan dauden parasitoen arriskuaren ebaluazioa – EFSA 2010
EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira. Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean…
-
Balioztapena: Norobirusak kozinatu gabeko moluskuetan – NZFSA 2010
NZFSAk beste balioztapen bat argitaratu du norobirusek kozinatu gabeko moluskuetan eragin dezaketen arriskuari buruz. Birus horiek dira gizakien arteko gastroenteritisaren lehenengo eragile ez bakterianoak. Kusku biko moluskuentzat, berriz, ur beltzak dira norobirusez kutsatzeko bide nagusia. Zelanda Berrian ostra gordinen kontsumoa da birus mota horrek eragin dezakeen intoxikazioaren arrazoi nagusia. NZFSAren Balioztapena
-
Arrainetan dauden parasitoen arriskuaren ebaluazioa – EAEko Elikagaien Segurtasunerako Batzordea – ELIKA 2010
EFSAren BIOHAZ Paneleko Arrainen Parasitoei buruzko Lan-taldeak 4. bilkuran egindako aurkezpena, 2010eko urtarrilaren 15a Artikulu osoa
-
Higiene praktika egokiei buruzko triptikoa arrain-garraioan
Osasun Publikoko Bartzelonako Agentziak (ASPB) triptiko bat argitaratu du arrain-garraiolari txikiei zuzendutako Higiene Praktika Egokiei buruz. Triptikoan hainbat aholku eman dituzte (argazkien bidez) eguneroko lanean produktuaren higiene-kalitate hobea bermatzeko. ASPBren Triptikoa
-
Gidaliburua: enbaseak modu egokian maneiatzea arrainak eraldatzeko prozesuetan
Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak (MARM) gidaliburu bat argitaratu du enbaseak modu egokian maneiatzeko arrainak eraldatzeko prozesuetan, gidaliburua arrantza produktuei zuzenduta dago hain zuzen. Gidaliburua gauzatzeko kontuan izan dute zein betekizun hartu behar den kontuan enbaseak modu egokian erabiltzeko; eta, era berean, bermatu nahi du kontserbarako arrantza produktuak elikagai seguruak izango direla, hau…
-
Gidaliburua: arrain freskoa manipulatzeko eta kontserbatzeko (MAPTAP)-2009
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gidaliburu bat argitaratu du arrantza itsasontzietan kontuan izan dezaten arraina manipulatzeko eta kontserbatzeko garaian. Gidaliburuak jasotzen du, alde batetik, nolako hobekuntzak egin diren arrantza flota tradizionalean; eta bestetik, sektoreko profesional onenek nolako kontzeptuak ikasi dituzten azken urteotan. Erosleek zein kontsumitzaileek arraina erostean aurkitu nahi dituzten ezaugarriak…
-
Anisakis simplex 2008
Clinical Microbiological Reviews, Apr. 2008, p. 360-379 Artikulu osoa