Noticias
Filtrar por área:
Arrantza
-
Arrain-lonjetan Praktika Egokien Gidaliburua
Kataluniako Generalitatearekin (GENCAT) batera, Kataluniako Arrantzaleen Kofradietako Federazio Nazionalak gidaliburu bat argitaratu du praktika egokiei buruz arrain-lonjetan. Lonjetako ekintzei dagokienez, eta arrain-produktuen kutsadura ahalik eta gehien murrizte aldera, gidaliburuak elikagai-higienearen inguruko betekizunak laburbiltzea du helburu. Horretarako, gidaliburuak lagundu nahi die eragileei autokontrolak egiten. Horrela, alde batetik, kontsumitzaileen osasuna babespean egongo dela bermatu ahal izango dute;…
-
Kutsatzaile kimikoen presentzia Kataluniako arrainetan zein itsaskietan – ACSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak.…
-
Anisakis arriskua murrizteari buruzko irizpidea – AESAN 2007
Elikadura Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak irizpen bat garatu du, Anisakidae familiakoek eragiten dituzten erreakzio alergikoak bultzatzen dituzten faktoreak eta epidemiologia deskribatzeko. Horrez gain, txosten horretan, kontsumitzaileentzako neurri eta gomendio batzuk ere eman dituzte (arriskuak murrizteko asmoz), etxean arrainak eskuztatzean kontuan hartzeko direnak. Artikulu osoa
-
Metal astunak haurren elikagai-prestakinetan (As eta metilmerkurioa) – FSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko.…
-
Arriskua Balioztatzea: merkurioa arrainetan – Health Canada 2007
Kanadako Osasun Sail Federalak (HC) argitaratu du merkurioaren gaineko Arriskua Balioztatzea. Balioztatze prozesuan arrainaren asteko kontsumoak dituen onurak aipatu ditu. Gaineratu egin du hainbat espezie kontsumitzearekin batera merkurioaren ingesta ere areagotu egin ahal dela, eta ingesta horrek merkurioaren Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) gainditu egin ahal duela. Aipatu behar da, helduen adin-taldean, ezpata-arraina ohi kontsumitzeak TDIaren…
-
Anisakis simplexa eta horrek eragiten dituen patologiak antzemateko eta inaktibatzeko metodoak – 2007
Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak…
-
Hainbat kutsatzaileren edukia arrain freskoan zein prozesatuan – FSAI 2007
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) azterlan bat argitaratu du dioxinen, furanoen, bifenilo polikloratuen (PCB) eta konposatu brominatuen edukiaz. Horretarako, 2004-2005. urteetan, arrain freskoa zein prozesatua aztertu zituen. Artikulu osoa
-
Kanpaina: Arraina janez gorputza zaintzeko gida – Eusko Jaurlaritza 2006
Kontzumitsaileentzako zuzendutako kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak egindakoa, 2006ko Abenduan. Artikulu osoa
-
HAPen edukiaren gaineko azterlana: arrain ketuaren produktuetan – EVIRA – 2006
Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) txosten bat argitaratu du hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) gainean. Ikerlanaren arabera, benzopirenoaren eduki altuek lotura estua dute HAPen eduki total altuarekin. Halaber, ketu baino lehen azala kenduz gero, HAPen edukia murriztu egiten dela antzeman dute. Informazio gehiago
-
Iritzia: Kutsatzaile kloratu eta brominatu organikoei buruz itsaskietan, hazitegiko eta itsasoko arrainetan – FSA 2006
Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak). Artikulu osoa