Noticias

Filtrar por área:

Arrantza

  • Arraina izozteko betekizunak lasaitu egin dira Erresuma Batuan – FSA 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) iragarri du Erresuma Batuan gordinik jateko hazten diren arrain-espezieak ez direla zertan izoztu erabili aurretik. Izozteko neurriak lasaitu egin dira Eskoziako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak egiaztatu egin duelako parasitoek ez dutela arriskurik eragiten arrain-haztegietako izokinetan. EFSAk 2010ean arrainetako parasitoei buruz argitaratutako zientzia-iritziaren ondoren, Europako Batzordeak arrainaren higieneari buruzko legeria berrikusi zuen…

  • Azterlana akuikulturako arrainetan Anisakisaren presentziari buruz 12/02/24

    APROMAR Espainiako haztegi-arrain ekoizleen enpresa-elkarteak "Evaluación de la presencia de nematodos del genero Anisakis en los pescados de acuicultura marina españoles" izeneko azterlana egin du 2010. eta 2011. urteen artean. Horretarako, Elikagaien eta Nutrizioaren Zientzia eta Teknologia Institutuaren, Zientzia arloko Ikerketen Goi mailako Zentroaren (CSIC) eta Valentziako Komunitateko Akuikulturaren Osasuna Babesteko Elkartearen (ADS ACUIVAL) laguntza…

  • Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua 12/02/20

    Itsas Haztegiei buruzko Aholku Batzorde Nazionalak (JACUMAR) Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua argitaratu berri du. Gidaliburu horretan, lege-esparrua aztertzen da, sektore horretako gaixotasun garrantzitsuenak azpimarratzen dira, diagnostikoa egiteko metodoak zehazten dira eta osasun-arloko zaintza-programak egiteko aholkuak ematen dira. Gidaliburu hori Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuak (IRTA) gidatutako proiektu baten emaitza da. Ikerketa horretan hainbat ikertzailek hartu…

  • Iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan 12/02/15

    Espainiako Akuikulturaren Behatokia Fundazioak (OESA) gida bat argitaratu du. Bertan jasotzen dira iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan. Gida Mediterrane-on proiektuaren emaitza da, eta helburua da sektore urtarra osatzen duten agente guztiei adierazle neurgarri eta ebaluagarriak ematea, sektore horren iraunkortasuna aztertzeko eta hobetzeko. Definitutako adierazleak garapen iraunkorraren hiru ardatz hauen ingurukoak dira: ekonomikoki…

  • Gida: Hirumaila eta mailabakarra harrapatutako eguneko arraina manipulatzeko 12/01/23

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzaren sektorearentzako gida bat argitaratu berri du; zehazki, arrantzatzeko maila-sareak erabiltzen dituen sektoreari dago zuzenduta, hori baita arrainaren kalitateari eta segurtasunari gehien eragin diezaiekeen arrantza-mota, praktika on jakin batzuk egiten ez badira. Gidak honako hauei buruzko jarraibideak ematen ditu: sareak urperatzean eta uretatik ateratzean gogoratu beharrekoak;…

  • Arrantza produktuen arriskuak kontrolatzeko gida – FDA 2011

    FDAko Elikagai eta Nutrizio Segurtasunerako Zentroak Arrantza Produktuen Arriskuak Kontrolatzeko Gidaren laugarren edizioa argitaratu du. Horren bidez, produktu horiek izan ditzaketen arrisku guztiei buruzko informazio zabala lor daiteke, eta horrez gain, horiek identifikatzeko eta kontrolatzeko estrategiak abian jartzeko orientazio errazak ere jasotzen dira. Gida hori hiru helbururekin argitaratu da: Arrantza sektoreko profesionalei laguntza ematea, leku…

  • Aholkuak Australian arraina kontsumitzeko – FSANZ 2011

    Elikagaien Segurtasuneko Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) triptiko bat argitaratu du. Triptikoan hainbat galdera ageri dira, hain zuzen ere, merkurioaren kutsadurari dagokionez, arrain kontsumoaren inguruan kontsumitzaileek euren buruari egiten dizkiotenak. Hamar galdera sinpleren bidez, erantzuna ematen zaie zenbait zalantzari, besteak beste, haurdunen, edoskitzaroan dauden emakumeen edo haurtxoen arrain kontsumoaren inguruko zalantzei edo ezpatarrainaren, marrazoaren,…

  • Arriskua Balioztatzea: Vibrio parahaemolyticus arrantza produktuetan – OMS 2011

    Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) Vibrio parahaemolyticus bakterioaren arriskua balioztatu dute itsaski eta arrainen artean. Bakterio horrek urdail eta hesteetako gaixotasunak eragiten ditu mundu osoan. Itsasoko mikroorganismo hori estuarioetan egoten da modu naturalean eta animalia iragazleetan metatzen da, besteak beste, moluskuetan (ostrak, muskuiluak, txirlak eta abar). Produktu horiek gordinik edo gutxi prestatuta kontsumitzea da bakterioa gizakietara…

  • Triptikoa: Higiene baldintzak itsasontzietan 11/06/23

    Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Sailak triptiko bat argitaratu du Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Erauzte Arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenei buruz (PHPE). Triptikoak itsasontziek bete behar duten higiene baldintzak eta arrantza-jardueran gauzatu behar diren higiene praktika egokiak batzen ditu. Triptikoa

  • Buletina: Ekoizpen primarioan Higiene eta Sanitatea kontrolatzeko Porgrama EAEan 2011/06/31

    Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintza eta Nekazaritza Sailak, Foru Aldundietako Abeltzaintza Serbitzuekin buletin bat argitaratu dute Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Abeltzaintza Ustiategietan Lehen Mailako Ekoizpenei buruz. Artikulu osoa