Noticias
Filtrar por área:
Arrantza
-
Europako Estrategia Akuikultura Iraunkorrerako 13/05/15
Arrantza Politika Erkidearen eraberritzeak aurreikusi egin du akuikultura "koordinazio-metodo ireki"-aren bidez garatzea eta sustatzea. Estatu kideei euren ahaleginak koordinatzeko eta jardunbide onenak elkarrekin trukatzeko laguntzeko ikuspegia da. Metodoak hiru zutabe ditu: Zuzentarau estrategikoak. Estatu kideen eta Europako Batzordearen arteko borondatezko lankidetza-prozesu honetako lehenengo pausua dira. Urte anitzeko plan nazionalak. Estatu kideek sortu behar dituzte, akuikultura…
-
Ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurriak – FDA 2013
FDAk argitaratu egin ditu erauzketa arrantzaren sektorera eta arrezifeko arrainak merkaturatzera bideratutako orientazio jarraibideak, hain zuzen ere, ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurrien inguruan aholkuak emateko. Ziguatera itsasoko alga toxikoak jan dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz edota ziguatoxinak dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz sor daiteke. Toxina horiek arrezifeko arrainen haragian pilatzen dira; besteak beste, meroan, txitxarro arruntean, txelba…
-
Arrainaren kontsumo iraunkorra ahalbidetzeko aplikazioa 13/03/13
i-Marine arrantzari eta bioaniztasunari buruzko ezagutzaren plataformak AppliFish garatu du, sakelako telefonoetarako doako aplikazioa. Horren bidez, itsas inguruarekin lotutako informazioa edonoren eskura egongo da, edozein une eta tokitan. Aplikazio horri esker, kontsumitzaileak informazio gehiago eskuratu ahal izango du jaten edo erosten duen arrainari buruz, edo desagertzeko arriskuan dagoen espeziea ote den eta bestelako kontuak jakin…
-
Eguneratu egin dute Espainiako arrain-espezie komertzialen zerrenda 13/03/05
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak argitaratu berri du Espainian onartuta dauden arrain- eta akuikultura-espezie komertzialen izenen zerrendaren eguneratzea. Zerrenda berri horrek ordeztu egiten du 2012ko maiatzaren 28ko ebazpeneko zerrenda, eta gehitu egiten ditu Arrain Espezieen Izen Komertzialen Batzordeak onetsitako izen komertzial berriak. Zerrendak arrain-espezie bakoitzaren zientzia-izena eta FAO kodea zehazten ditu. Kode hori lotuta dago…
-
Animalia-proteinak akuikulturako pentsuetan 13/01/30
Animalia-proteinak akuikulturako pentsuetan Akuikulturako arrainak hausnarkarienak ez diren prozesatutako animalia-proteinen bidez (PAP) elikatu ahal izango dira, datorren ekainaren 1etik aurrera. Hori ezartzen du 56/2013 Araudiak, beste honen I. eta IV. eranskinak aldarazten dituenak: Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 999/2001 Araudia (EE), entzefalopatia espongiforme transmitigarri jakin batzuk saihesteko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko xedapenak ezartzen dituena. Araudi berria orain…
-
Algen kontsumoaren bidezko artseniko-ingestaren zenbatespena – FSANZ 2013
Kontsumitzaileei alga lehorren kontsumoari eta algak dituzten produktuei buruz ematen zaizkien aholkuak eguneratzeko, Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) berriz zenbatetsi du produktu horien kontsumoak dakarren artseniko inorganikoaren ingesta dietetikoa. Horretarako, itsasoko hainbat alga motak duten artseniko inorganikoaren maila kontrolatu dute, eta aztertutako lagun guztietan artseniko inorganikoaren maila legeak ezarritako mugaren (1 mg/kg)…
-
Aurrerapausoak Elikagaien Segurtasunean Euskal Arrantza Sektorean 12/12/31
Lau urte bete dira Arrantzaren Plan Estrategikoa 2009-2013 martxan jarri zenetik, eta jada posible da arrantza-jarduerari, sektorea profesionalizatzeari, lan-istripuak murrizteari eta Elikagaien eta Lanaren Segurtasunaren lege-esparrura egokitzeari dagokienez lortutako emaitzak ikustea. Artikulu osoa
-
Indarrean jarri da elikagaietan baimendutako osasun propietateen zerrenda 12/12/14
Gaurtik aurrera egongo da indarrean 432/2012 (EB) Araudia, maiatzaren 16koa. Araudi horrek baimendu egiten ditu elikagaietako osasun propietateei buruzko 222 adierazpen. Indarrean jarri aurretik, enpresek 6 hilabeteko epea izan dute araudi horretara egokitzeko. Baimendutako adierazpenen zerrendak Europako kontsumitzaileak babestuko ditu publizitate iruzurtiaren aurrean, eta bermatu egingo du elikagai enpresetako operadoreek bete beharreko baldintzak berdinak izatea…
-
Nutrizio-jakinarazpenen zerrenda eguneratzea 12/11/15
Batzordearen 1047/2012 (EB) Araudia, 2012ko azaroaren 8koa, argitaratu dute. Araudi horrek aldarazi egiten du 1924/2006 (EE) Araudia, nutrizio-jakinarazpenen zerrendari dagokienez. Araudi berriak osatu egiten du baimendutako nutrizio-jakinarazpenen zerrenda: 1. “gehitutako sodiorik edo gatzik gabea” nutrizio-jakinarazpena gehitu du. Jakinarazpen hori erabiltzeko: “Soilik adierazi ahal izango da elikagai bati sodiorik edo gatzik ez zaiola gehitu; halaber, kontsumitzailearentzat…
-
Berrikuspena: arrain ketuan Listeria kudeatzeko praktikak – FSA 2012
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) berrikusi egin ditu arrain ketuaren sektorean fabrikatzaileek Listeria monocytogenes bakterioa kudeatzeko gaur egun erabiltzen dituzten praktikak. Horretarako, arrainak hotzean edo beroan keztatzeko prozesuan Listeria monocytogenes bakterioaren kutsadurari buruzko bibliografia berrikusi du. Horrez gain, akuikultura-etxaldeak eta arraina keztatzeko enpresak ere bisitatu ditu. Literatura horretan identifikatu da prozesatzeko instalazioan sartzen diren arrainek…