FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26

Elikagaien eta Abeltzaintzaren Bulegoko (FVO, ingelesezko sigletan) ikuskatzaile-talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2014ko azaroan, ebaluatze aldera kontrol ofizialek zer-nolako ahalmena duten hausnarkari ez diren Animalien Proteina Eraldatuak (PAT) akuikulturanerabiltzea baimentzen duten salbuespen-kasuetako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

Irismenari dagokionez, ikuskaritzak lege- eta administrazio-neurri berriak izan zituen ardatz; zehazki, 999/2001 Araudiaren (EB) azken aldaketaren bidez sartutakoak. Helburua da bermatzea jatorria hausnarkarietan ez duten PAT hautagarriak bakarrik erabiltzen direla akuikulturako animalien elikagaiak ekoizteko.

Oro har, txostenak honako hau ondorioztatzen du:

  • erabilitako prozedurak egokiak dira kate osoan kontrol ofizialak antolatzeko.
  • erabilitako prozedurek neurri handi batean bermatzen dute hausnarkari ez direnen PATak bakarrik erabiltzen direla akuikulturarako elikagaietan.
  • hori egoki betetzen laguntzen dute, halaber, operatzaile gehienek aplikatutako neurri eraginkorrek(hausnarkari-jatorriko materialen presentzia saihestekohelburua dute).

Txostenean Espainiako agintaritza eskudunentzako aholkuak jasotzen dira, atzemandako gabeziak konpontzeko:

  1. Bermatzea laborategi batean onartutako metodoa erabiltzen dela pentsukonposatuetan hausnarkarien DNAren presentzia egiaztatzeko lagin ofizialak ikertzeko, eta laborategi horrek bete egiten dituela 882/2004 Araudiaren (EB) 12. artikuluak ezarritako betekizunak.
  2. Laginketa ofiziala egitea PAT derogatua duten pentsu konposatuen ekoizpenean eta erabileran, 999/2001 Araudiak (EB) ezartzen duen bezala.

FVOren txostena

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…