Noticias
Filtrar por área:
Abeltzaintza
-
Espainian behien tuberkulosia desagerrarazteko plana ikuskatu da 16/11/30
Otsailaren 1etik 12ra, Europako Batzordeko Osasunaren eta Elikagai Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiko (FVO) ikuskatzaile talde batek ikuskaritza bat egin zuen Espainian, ebaluatzeko ea behi-tuberkulosia desagerrarazteko hainbat urtetarako programa, Europar Batasunak finantzatutakoa, behar bezala aplikatzen den, Batzordeak onetsitako moduan. Ikuskaritza taldeak Espainiako hamazazpi autonomia-erkidegoetako zazpi aztertu zituen (Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias eta Kantabria),…
-
H5N8 motako PHHGk gizakientzat duen arriskua 16/11/29
ECDC Europako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrol Zentroak egindako eta azaroaren 18an kaleratutako arrisku-ebaluazioaren arabera, IAAP (H5N8) birusen transmizio arrisku oso txikia dago gaixotasuna animaliengandik Europako herritarrengana transmititzeko. Gaur-gaurkoz, mundu osoan ez da jakinarazi birus horren giza infekziorik. Berriki analizatu diren zenbait IAAP (H5N8) birusen genomaren sekuentzia osoek erakutsi dute oraingoz hegazti-birus horiek ez daukatela afinitate…
-
1 Eguneratzea_Hegazti-gripearen agerraldi berriak Europan 16/11/29
1 Eguneratzea (2016/11/29) 2016ko urriaren amaieratik, hegazti-gripearen beste agerraldi batzuk jakinarazi dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Horrez gain, patogenotasun handiko hegazti-gripearen H5N8 birusa identifikatu da beste lau herrialdetan (Errumania, Frantzia, Suedia eta Finlandia). H5N8 IAAPren agerraldien laburpena (2016-10-28tik 2016-11-29ra): Herrialdea Agerraldi kop. hegazti basatietan Agerraldi kop. eskortako hegaztietan Errumania 1 Suedia…
-
Hegazti-gripearen agerraldi berriak Europan 16/11/18
2016ko urriaren amaieratik hegazti-gripearen agerraldi berriak antzeman dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) H5N8 birusa identifikatu da herrialde hauetan: Hungaria, Polonia, Kroazia, Alemania, Austria, Suitza, Danimarka eta Holanda. Bestalde, EFSAko adituak laguntza ematen ari dira estatu kideei, birusa hegazti-ustiategietan nola sartzen den eta hegazti basatiek nolako arriskua dakarten identifikatzeko…
-
Europar Batasunean garraiatu ezin diren animaliak garraiatzea 16/10/17
Europako Araudiaren arabera, debekatuta dago garraiatu ezin diren animaliak garraiatzea, baina, hala ere, egunero sartzen dira Europar Batasuneko hiltegietan garraiatu behar ez ziren animalia zaurituak. Animalien zaintzaileak eta garraiolariak dira horren erantzule, lehenik eta behin, eta agintari eskudunek legea betetzen dela bermatu behar dute. Europako Batzordeak gai honi buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenak estatu…
-
Krimea-Kongo sukar hemorragikoa Espainian 16/09/08
Irailaren 1ean, Carlos III.a Osasun Institutuko Mikrobiologiako Zentro Nazionalak Krimea-Kongo sukar hemorragikoko bi kasu zeudela baieztatu zuen, Espainian diagnostikatutako lehenak. Lehenengo kasua Madrilgo Erkidegoko ospitale batean artatutako paziente batena zen, eta zendu egin zen. Bigarren kasua, berriz, paziente hori bera artatu zuen Zainketa Intentsiboetako Unitateko erizain bat da. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak argitaratutako…
-
Esnearen eta esnekien kontrol ofizialen ikuskaritza Espainian – FVO 2016
Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) Espainiako esne eta esnekiei lotutako kontrol ofizialen azken ikuskaritzaren emaitzak argitaratu ditu. Laburbilduz, produktu horiei egindako kontrol ofizialak ondo garatu dira, eraginkorrak dira eta, oro har, lege-betebeharren eta urteko plangintzaren arabera gauzatzen dira. Ez zen aurkitu elikadura-segurtasunerako balizko arriskurik. Ikuskaritza-txostenaren emaitzei dagokienez, honako hauek aurki ditzakegu: Gabeziak Zenbait…
-
Akuikulturako produktu seguruagoak 16/03/29
OMEk eskuliburu bat argitaratu du, gizakion osasunaren, animalien eta ingurumenaren arteko loturak hobeto uler daitezela sustatze aldera. Eskuliburu horren bidez ulertarazi nahi du, halaber, nola eragin diezaioketen osasun publikoari ekoizpen-sektore bateko higiene-jardunbide egokien aplikazioan egindako akatsek. Eskuliburu honen helburua da eskala txikian lan egiten duten eta beraientzat, beren familientzat eta/edo tokiko merkatuetan saltzeko asmoz arrainak…
-
Animalien Osasunari buruzko Europako Araudi berria 16/03/23
Joan den astean, behin betiko onetsi zuten Animalia Osasunari buruzko Europako Araudi berriaren proposamena. Europako Kontseiluak erabakia berretsi du, eta araudia 2016ko apirilean argitaratuko da. Orain arte Animalien Osasunari buruzko Legea deiturikoa Animalia Gaixotasun Transmitigarriei buruzko Araudi berria izango da aurrerantzean. Hemendik aurrera, araudi hori animalien osasunari buruzko politikaren Europako esparrua izango da, eta araudiaren…
-
Mingain urdinaren gaixotasunari buruzko berriak Frantzian 16/03/22
Frantziak mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren foku bat jakinarazi zuen martxoaren 18an. Espainiarekin muga egiten duen Ariège departamenduan detektatu zuten. 177 behi-buru dituen ustiategi batean aurkitu zen, eta horietako batek PCR erreakzioan positiboa eman zuen esportaziorako kontrol batean, aurretik inolako sintoma klinikorik izan gabe. 2015eko irailaren 11n, ANSESeko erreferentziazko laborategi nazionalak baieztatu egin zuen mingain…