Elikagai-industriako azpiproduktuak pentsuetan noiz erabili erregulatzeko araudia 18/03/02

Ofizialki argitaratu da APM/189/2018 Agindua, hau da, animaliak elikatzeko bigarren mailako lehengai gisa ekoizten diren elikagaietatik datozen ekoizpen-hondakinen azpiproduktuei buruzko lehenengo deklarazioa.

 

MAPAMAren arabera, araudi berri honi esker, nekazaritzako elikagaien industriatik sobera gelditzen diren produktuekin hornitu ahal izango da animalia-elikaduraren merkatua, elikagai-azpiproduktuen deklarazioa sustatuz.

 

Ministerioaren agindua animaliak elikatzeko erabiltzen diren nekazaritzako elikagaien industriako hondakin guztiei aplika dakieke, eta aplikatzekoa den esparru juridikoa argitzen du. Izan ere, zehazten du animaliak elikatzeko erabiliko den elikagai-industriako ekoizpen-hondakina noiz den azpiproduktua eta noiz hondakina; hondakina baldin bada, Hondakinen Legeari jarraituz kudeatu beharko da.

 

Ministerioaren prentsa-oharraren arabera, Europako Batzordeak ere antzeko ikuspegia proposatu du bere ekonomia zirkularraren barruan, animaliak elikatzeko erabil daitezkeen elikagai-industriako azpiproduktuei dagokienez.

 

Horrela, nekazaritzako elikagaien industriatik datozen eta animaliak elikatzeko erabiliko diren ekoizpen-hondakinak azpiproduktu gisa sailka daitezke, betiere animalia-elikadurari buruzko Europako, estatuko eta erkidegoko araudian ezarritako eskakizunak betetzen badituzte. Eskakizunak betetzen ez badira, nekazaritzako elikagaien industriatik datozen ekoizpen-hondakinak ezingo dira erabili animaliak elikatzeko azpiproduktu gisa, eta, beraz, hondakinei buruzko araubide juridikoaren arabera kudeatu beharko dira, giza osasuna eta ingurumena behar bezala babesten direla bermatzeko.

 

Nolanahi dela ere, ekoizpen-hondakinak animalia-jatorrikoak baldin badira, giza kontsumorako erabiltzen ez diren animalia-azpiproduktuen (SANDACH) araudian ezarritako eskakizunak bete beharko dira; eta, era berean, hondakinok zertarako erabiltzen diren, hondakinei buruzko araubide juridikoa oso-osorik edota osagarri gisa aplikatuko da.

 

Agindu honek ez die aparteko betebeharrik exijituko elikagai-industriako edota pentsuen fabrikazioko enpresei; izan ere, aginduak berak xedatzen duenez, animalien elikadurari buruzko legeria komunitarioa eta nazionala bete behar da. Horrenbestez, enpresa horiek dagokien erregistro nazionaletan alta emanda badaude eta tratatzen dituzten materialak aipaturiko hiru katalogoetako batean sartuta badaude, materialak azpiproduktuak izango dira, eta ez hondakinak.

 

APM/189/2018 Agindua

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…