Mundu-mailan animaliekin erabiltzen diren antibiotikoei buruzko txostena: bilakaera positiboa

Animalien Osasunaren Mundu Erakundeak (OIE) argitaratutako zifrek erakusten dute bilakaera positiboa izan dela mundu-mailan animaliekin erabiltzen diren mikrobioen aurkako agenteen arauketa eta segimenduan.

Hori horrela, 91 herrialdek OIEra igorritako datu kuantitatiboen arabera, mikrobioen aurkako agenteen erabilera 168,75 mg/kg izan zen animalia-biomasako.

Txosten honetan, mundu-mailako 155 herrialdek parte hartu zuten, inoiz baino zifra altuagoa. Horrek erakusten du arazo horrekiko sentsibilizazio-maila gero eta altuagoa dela nazioartean.

Hain zuzen ere, txostenak erakusten du mikrobioen aurkako agenteen erabilera hazkuntza-sustatzaile gisa (Europan duela urte batzuk deuseztatuko erabilera) 60tik 45 herrialdera murriztu dela datuak azken aldiz bildu zirenetik.

Bestetik, kolistina bezalako antibiotikoak (OMEk “Bereziki garrantzitsuak diren mikrobioen aurkako agente” gisa sailkatuak) oraindik ere erabiltzen dira eskualde askotan, adierazitako xedearekin.

Praktika horren eta beste batzuen ondorioz, gaur egun eraginkortzat jotzen ditugun sendagaietako asko arriskuan daude, animalientzat zein pertsonentzat, Mikrobioen Aurkako Erresistentziak areagotzen doazelako.

Txostenak bilakaera positiboa jasotzen du lege-esparruari dagokionez: lehen, hazkuntza-sustatzaileen inguruko arauketa espezifikorik gabeko 110 herrialde zeuden, eta egun 72 dira. Murrizketa horretatik ondoriozta daiteke aurrerapen handia egon dela mikrobioen aurkako agenteen erabilerari buruzko arauen ezarpenean.

Azkenik, OIEk herrialde guztiak animatu nahi ditu animaliekin erabilitako mikrobioen aurkako agenteei buruzko datuak bildu eta jendaurrean jartzera.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…