Mikroplastiko eta nanoplastikoak elikakatean

Dokumentu hau mikroplastiko eta nanoplastikoei buruzko 4.200 artikulu baino gehiagoren analisiaren emaitza da. Hain zuzen, artikulu horiek mikroplastiko eta nanoplastikoek elikagaietako eta animalia-espezie jangarrietako kutsatzaile gisa duten eraginean espezializatutako adituek berrikusi dituzte.

Europan, 2012an produzitutako etxeko plastikoaren % 26 birziklatu egin zen, % 36 energia sortzeko erre zen eta gainerako % 38a hondakindegietara eraman zen.

Hala eta guztiz ere, kalkulatzen da 10-20 tona plastikok ozeanoetan bukatu zutela.

2013an, 300 milioi tona plastiko inguru sortu ziren mundu osoan (% 4 hazi zen plastiko produkzioa aurreko urtearen aldean)

Gaur egun, mikroplastiko eta nanoplastikoak oso zabalduta daude ingurumenean. Etxe barruko nahiz kanpoko airean, uretan, sedimentuetan eta lurreko eta uretako organismoetan aurki daitezke.

Kutsatzaile horietako gehienak “erabilera bakarreko plastikoetatik”, arrantza‑aparailuetatik, arropa eta kosmetikoetatik, nekazaritza-plastikoetatik, pinturetatik eta hiri-hautsetik datoz.

Kutsatzaile iraunkorrak direnez gero, espezieen arteko transferentzia trofikoak metaketa biologikoa eragin dezake. Maila trofiko goreneko espezieetako mikroplastiko- eta nanoplastiko-kontzentrazioa kate trofikoaren behealdean dauden espezieena baino altuagoa da.

Plastiko-partikula horiek zuzenean irenstearen bitartez (mikroplastiko esekiak) edo transferentzia trofikoaren bitartez (beste itsas animalia batzuk jatea) iristen dira itsas espezieetara, eta, horren ondorioz, mikroplastikoak hauteman dira arrainen, bibalbioen, krustazeoen eta dortoken traktu gastrointestinaletan.

diagrama fuente plásticos
Brigitte Toussaint, Barbara Raffael, Alexandre Angers-Loustau, Douglas Gilliland, Vikram Kestens, Mauro Petrillo, Iria M. Rio-Echevarria & Guy Van den Eede(2019) Review of micro- and nanoplastic contamination in the food chain, Food Additives & Contaminants: Part A, 36:5, 639-673, DOI: 10.1080/19440049.2019.1583381

Berrikusitako artikuluetako batek azaltzen du animalientzako pentsuak prestatzeko animalien tripak erabiltzeak (adibidez, oilategiko hegaztien produkziorako eta txerrien hazkuntzarako) osasunean eragin potentziala izan dezakeela etorkizunean.

Arrainetatik eratorritako produktuen % 40 inguru baino ez da giza kontsumora bideratzen; horrek esan nahi du arraina eta itsaskiak prozesatzen dituen industriak arrain-buru, hezur, azal eta errai forman baztertzen duela lehengaiaren % 60a.

Azpiproduktu horiek mantenugai ugari (proteinak eta mineralak) dituzte, eta birbalorizatu egin daitezke animalien elikadurarako proteina-eduki handiko osagai gisa. Aintzat hartuta pentsuak animalien produkzioaren kostuen % 40 eta % 50 artean hartzen duela, kostu baxuko osagai horiek animaliak elikatzeko aukera merkeagoa dira.

Pentsuak prestatzerakoan, arrain-irinak nahastu egiten dira beste osagai batzuekin, eta, beraz, ez dago modurik bide hori mikroplastiko eta nanoplastikoak irensteko iturri gisa baztertzeko. Alabaina, ez dago azterketarik hiltegiko abereek elikaduraren bitartez hartutako kutsadurari buruz, ezta elikadura horrek animalien osasunean edo giza kontsumorako haragiaren kalitatean duen eraginari buruz ere. Horrenbestez, gaur egun ezin da horren ebidentziarik aurkeztu.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…