Produktu Fitosanitarioen Hondakinen arriskua ebaluatzeko eskuliburua

AESANek gida bat argitaratu du arriskuen ebaluazioak egiteko elikagaietan hondakinen gehieneko mugak (HGM) gainditzen dituzten produktu fitosanitarioen hondakinak detektatzen direnerako; EFSA PRIMo tresnan oinarritzen da. Gida horrek lagundu egingo die kontrol ofizialerako agintaritzei arriskua kudeatzeko erabakiak hartzen, baita horien gaineko jakinarazpenak egiten ere, elikagaiekin lotutako alertetarako SCIRI (Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatua) sarearen bidez.

 

Eskuliburuak jarraibideak ematen ditu EFSA PRIMo Revisión 3.1 eredu deterministaren kalkulu-orria erabiltzeko, arrisku akutuko arriskuen ebaluazioa gauzatzeko (epe laburrera). Era berean, zenbait irizpide ematen ditu ebaluazioaren emaitzak interpretatzeko, alerta-sarera jakinarazteko xedearekin.

Notificación a las redes de alerta

Gidaren jarraibideen arabera, alerta-sareari berehalako jakinarazpena egin behar zaio elikagai baten Erreferentziako Dosi Akutuaren (EDA) % 100 gainditu denean gutxienez herritarren talde batean; izan ere, ezin da baztertu epe laburrean arrisku larria sor daitekeenik elikagai hori kontsumitzeagatik.

 

Eta gauza bera egin beharko litzateke substantzia aktibo baten toxikologiari buruzko informaziorik ez badago; izan ere, kasu horretan ezingo dira esposizio-kalkuluak egin ereduarekin. Kasu horretan, arrazoizkoa da pestizida batentzat ezarritako HGMaren gaineko hondakinen presentzia arrisku larri potentzial gisa jotzea; eta, beraz, alerta-sareari jakinarazi behar zaio.

 

Aitzitik, hondakinak dituen elikagaia kontsumitzeko emaitzak Erreferentziako Dosi Akutua (EDA) gainditzen ez duenean, hori kontsumitzeagatik epe laburrera arrisku larria egongo dela baztertu daiteke; eta, beraz, ez dagokio alerta-sareetan espediente bat sortzea. Hala ere, kontrol ofizialerako neurri egokiak aplikatu behar dira.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…