Listeria monocytogenes: osasunerako arriskua eta kontsumitzeko prest dauden elikagaien kutsadura

Nahiz eta 2006. urtetik 2073/2005 (EE) Araudiak elikadura-produktuei aplikatu beharreko irizpide mikrobiologiko zorrotzak ezartzen dituen, gizakien listeriosi inbasiboak gora egin du Europar Batasunean 2009-2013 aldian.

2008 eta 2015 artean ere goranzko joera izan zen listeriosiaren hileroko intzidentzia-tasan 75 urtetik gorako biztanleengan eta 25 eta 44 urte arteko emakumeengan (ziurrenik haurdunaldia zela eta).

EFSAk ahalegina egin du kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) L. monocytogenes bidezko kutsadura eta listeriosia eragiten duten faktoreak identifikatzeko, eredu kontzeptual bat erabiliz.

Goranzko joeraren kausa posibleak

Ostalariari loturiko faktoreak

Biztanleria kalteberaren eta adineko pertsonen tamaina.

Azpiko beste baldintzatzaile batzuk.

Elikadura

L. monocytogenesaren prebalentzia RTE elikagaietan erosketa egiteko unean.

L. monocytogenesaren kontzentrazioa RTE elikagaietan erosketa egiteko unean.

Txikizkako salmentaren ondoren elikagaiak gordetzeko baldintzak.

Kontsumitzeko modua.

Zaintza-sistema nazionalak

Anduiaren birulentzia

Arrisku-faktoreak

Hauek dira ziurrenik kasuen goranzko joeraren faktoreak:

Adineko pertsona eta herritar kaltebera gehiago egotea (25-44 urte artekoen taldea izan ezik).

Herritar kalteberen proportzio handiagoa 45 urtetik gorako taldeetan (bi sexuetan).

>2.000 UFC duten kontsumitzeko prest dauden elikagaiak jatea – Eredu kuantitatiboaren arabera, listeriosi inbasiboaren % 90 baino gehiago bakterien kantitate hori duten RTE elikagaiak jateak eragindakoa da.

Bakteria-hazkundea kontsumo-fasean: kasuen herenak aldi horretako bakteria-hazkundeak eragiten ditu.

Gomendioak

  • Kontzientziazio-lana egin behar da, batez ere arrisku-taldeei begira.
  • Metodologia berritzaileak gomendatzen dira, genomaren sekuentziazio osoa (WGS) barne, anduiak identifikatzeko eta joeren jarraipena egiteko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…