Hegazti-gripearen arrisku altuagatiko murrizketak kentzea

MAPAk duela gutxi eguneratu du egoera epidemiologikoa, eta jakinarazi du kendu egin direla arrisku altuaren adierazpenaren ondorioz hartutako prebentzio-neurriak.


Joan den urtarrilaren 20an, MAPAk jakinarazi zuen estatu-mailan patogenotasun handiko hegazti-gripearen adierazpena egin zela eta arriskua arintzeko APA/2442/2006 Aginduan jasotako neurriak aplikatu zirela.

Hartutako neurriek eragina izan zuten EAEn, zehazki, arrisku bereziko eremuetakoak diren eta Aginduaren II. eranskinean jasota dauden Arabako udalerrietan, hala nola Arratzua-Ubarrundian, Barrundian, Elburgo/Burgelun, Legution, Vitoria-Gasteizen eta Zigoitian.

Aintzat hartu da azken hilabeteetan PHHGaren egoera epidemiologikoak EBn izan duen bilakaera: 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera 198 foku jakinarazi dira eskortako hegaztien artean eta 488 foku eskortakoak ez diren hegaztien artean. Honako mapa honetan ikus daiteke:

Mapa: hegazti-gripearen fokuak Europan (2025eko urtarrilaren 1etik apirilaren 9ra arte) (iturria: ADIS)

Eta hegazti migratzaileen bidez PHHGaren birusa sartzeko arriskuaren analisia astero eguneratu ondoren, 2025eko apirilaren 9tik aurrera MAPAk  kendu egin ditu estatu-mailako Arrisku Bereziko Eremuan (ABE) eta Zaintza Bereziko Eremuan (ZBE) hartutako neurriak.

Nolanahi ere, MAPAk azpimarratu du oso garrantzitsua dela biosegurtasun-neurri egokiak aplikatzen jarraitzea hegazti-ekoizpenean, bai eta zaintza pasiboa mantentzea ere, hau da, gaixotasunaren edozein susmoren berri ematea Albaitaritza Zerbitzu Ofizialei (AZO).

Garrantzitsua da adieraztea, gaur egun, EB/EEEn hegazti-gripe zoonotikoaren arriskuak oso txikia izaten jarraitzen duela oro har biztanleentzat, eta txikia edo ertaina lanean eraginpean dauden pertsonentzat edo beste mota bateko eragina jasaten dutenentzat.

Hegazti-gripeari buruzko informazio gehiago esteka honetan aurki daiteke:

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…