Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak: bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak

Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziak, duela gutxi, mikrobiologikoki oso galkorrak diren, hala nola kontsumitzeko prest dauden, elikagaien bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak ezarri eta baliozkotzeko metodologiari buruzko dokumentua eguneratu du.

Berrikuspen horrek aurreko bertsioa hedatzen du, kontzeptuak eta agintari eskudunen aurrean bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlan zuzenak egiteko jarraitu behar den metodologia argitzeko; xedeak honako hauek dira:

  • Elikadura-enpresetako operadoreei irizpideak eta prozedurak proposatzea, metodologiari buruzko erreferentziazko dokumentuetan oinarrituta, bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak egiteko.
  • Bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak egin aurreko prozedura gisa elikagaien karakterizazioa egiteak duen garrantzia azaltzea.
  • Bizitza baliagarri segurua baliozkotzearen eta egiaztatzearen arteko aldeak argitzea.

Dokumentu horrek erreferentziazko beste batzuk hartzen ditu oinarri kontzeptuak argitzeko, eta azterlana egin aurretik elikagaiaren karakterizazioak duen garrantzia azaltzen du.

Elikagai baten gutxieneko iraupen-aldia arriskuan oinarritutako metodologia bati jarraikiz zehaztu behar da. Mikrobiologikoki oso galkorrak diren elikagaien kasuan, metodologia horrek iraungitze-data ezarri behar du. Epe hori gaindituta, elikagaia kaltegarria izan daiteke kontsumitzaileen osasunerako, mikroorganismo patogenoak haz daitezkeelako.

Kontsumitzeko prest dauden elikagaien bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…