Kontsumitzaileek “gardentasuna” ulertzeko duten modua

FSAk ikerketa-proiektu baten emaitzak argitaratu ditu; ikerketa horretan, Erresuma Batuko herritarrei “gardentasuna” beraientzat zer zen galdetzen zitzaien, eta elikaduraren arloko lehentasunak ezartzen ditu, gardentasun handiagoa lortze aldera. Horrez gain, gardentasuna hobetzeko eta gardentasunarekiko konpromisoa sendotzeko ekimenak ere biltzen dira.

Ikerketak elikadurari loturiko zazpi gai nagusi hauek aztertu zituen, gardentasunaren esparruan:

  1. ekoizpen-metodoak
  2. elikagaien kostua
  3. benetakotasuna
  4. animalien ongizatea
  5. elikagaien osaera eta etiketak
  6. Elikagaien Segurtasuna
  7. elikagaien arloko araudia

Horretarako, hainbat foro eta tailer antolatu ziren Erresuma Batuko 64 herritarrekin. Ondorio hauek erdietsi zituzten:

Gardentasunaren kontzeptua

Parte-hartzaileek nabarmendu zuten ezinbestekoa dela elikagaiei buruzko informazio gardena jasotzea, eta adierazi zuten sentitu behar dela erosten dituzten elikagaiak seguruak direla eta pertsonen balio-judizioekin bat datozela.

Elikagai batek estandar pertsonalak betetzen dituen erabakitzeko, parte-hartzaileek adierazi zuten informazio zehatza jaso beharra zutela, modu eskuragarrian, gainera:

  • Zehatza: produktuaren edukia argi agertu behar da, erosteko unean erabakiak errazago hartu ahal izateko.
  • Eskuragarria: kontsumitzaileek erraz ulertzeko moduan adierazi behar da informazioa.

Lehentasunak

Aztertutako zazpi gaietatik, ikerketan parte hartu zuten pertsonek adierazi zuten Elikagaien Segurtasunari loturiko gaiek lehentasuna zutela, Osasun Publikoaren lotura zuzena dutelako.

Elikagaien benetakotasunari, osaerari eta etiketei buruzko informazioa jakitea beharrezkoa zela adierazi zuten. Ekoizpen-metodoak, elikagaien kostua eta araudia jakitea atsegina zela adierazi zuten, Elikagaien Segurtasunarekin berariaz loturarik ez duten heinean. Bukatzeko, parte-hartzaile asko ez zeuden eroso animalien ongizateari buruzko informazioarekin; esate baterako, errudun sentitzen ziren haragia jateagatik.

Gardentasunarekiko konpromisoa sendotzeko ekimenak

Parte-hartzaileek iradokizun sinpleak egin zituzten elikagaiei buruzko informazio gardenak elikagaiak erosteko unean duen garrantzia azaltzeko. Besteak beste, hau proposatu zuten:

  1. Saltokian bertan informazioa ematea.
  2. Ahal den heinean hizkuntza “zientifikoa” saihestea, eta sinboloak nahiz legenda sinple eta ulergarriak erabiltzea.
  3. Produktu-aukeren arteko koherentzia: Informazio zintzoa elikagai guztietan; ez dadila soilik Premium produktuetan erabiltzen den marketin-tresna izan.
  4. Informazio gehigarria: informazio gehiago eskuratzeko iturriak adieraztea.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…