Kontsumitzaile britainiarrek Elikagaien Segurtasunaren inguruan duten pertzepzioa – FSA 2015

Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) Elikagaien Segurtasunaren pertzepzioari buruz eginiko azterlanaren emaitzak argitaratu ditu. Azterlan hori bi urtean behin egiten du, 2010az geroztik, eta xedea da, elikagaiekin lotutako alderdiei dagokienez, kontsumitzaileen jarreraren aldaketak ezagutzea.

2015eko maiatzean, Erresuma Batuko 2.640 helduri (lagin esanguratsua) egin zitzaien inkesta. Honako hauek dira ondorioak:

  • Honako hauek dira Elikagaien Segurtasunaren esparruan, inkestatuen artean kezka handiena eragiten duten bi arazo nagusiak: elikagaien higienea etxetik kanpo jaten denean (% 37); eta gehigarrien erabileraelikagaiak ekoiztean (% 29).
  • Hauek dira, elikaduraren esparruan, interes handiena eragiten duten gaiak: elikagaietako azukre-kopurua (% 51), elikagaiak alferrik galtzea (% 49) eta elikagaietan dagoen gatza (% 47).
  • Inkestatuen % 48 kezkaturik agertu dira jatetxe, pub, kafe eta eramateko janaria saltzen duten establezimenduetako Elikagaien Segurtasuna dela eta. Bestalde, % 42 kezkaturik dago denda eta supermerkatuetako Elikagaien Segurtasunaren egoerarekin.
  • Inkesta egin dutenen % 83k ezagutzen ditu erosketa- edo errestaurazio-establezimenduetako higiene-arauak; besteak beste, lokalen itxura (% 61) edo langileen itxura (% 46).% 43k badaki higiene-ziurtagiriak erabiltzen direla eta % 32k higiene-zigiluak erabiltzen direla.
  • Azkenik, inkestatuen % 80k ezagutzen du FSA; % 65k konfiantza dauka FSAk, Elikagaien Segurtasunaren berme gisa, egiten duen lanean; eta % 7k ez du konfiantzarik lan horretan.

FSAren azterlana: pertzepzioa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…