Kobrearen eta haren konposatuen hondakinen gehieneko mugen berrikuspena

EFSAk gaur egun Europan kobre-konposatuentzat ezarrita dauden hondakinen gehieneko mugak (LMR) berrikusi ditu. Konposatu horiek printzipio aktibo gisa erabiltzen dira produktu fitosanitarioetan. Berrikuspen hori egiteko, kobre-konposatuen hondakinen presentzia kuantifikatu du landareetan, produktu prozesatuetan, labore eta ganaduetan eta kontsumitzeko urean.

Esposizio-iturri horiek guztiak aintzat hartuta, eta kontuan hartuta kobrea berez ingurumenean ere badagoela, arriskuen ebaluazio bat egin da eta beste LMR batzuk proposatu dira labore batzuentzat.

EFSAk esposizio-bide nagusiak identifikatu ditu, eta hainbat neurri aztertu ditu murrizteko. Azterketa horren arabera, honako elikagai hauetan inplementa litezke arriskua murrizteko neurri eraginkorrak: letxuga (eguneko ingesta onargarriaren -IDA- % 8,2), tomateak (IDAren % 5,1), ardo-mahatsak (IDAren % 3) eta patatak (IDAren % 3,6). Patatentzat LMR zorrotzago bat proposatu da, eta letxugentzat, tomateentzat eta ardo-mahatsentzat, berriz, gaur egungo nekazaritzako praktika onak daude indarrean oraindik.

Eginiko arriskuaren ebaluazioan arrisku kroniko posible bat identifikatu zuten pertsona kontsumitzaile batzuentzat, baina, informazio garrantzitsu bat falta denez, ebaluazio hori adierazgarria baino ez da, eta arrisku-kudeatzaileek hobeto aztertu beharko dituzte ebaluazio horretan oinarrituz egindako LMR proposamenak. Zehazki, biztanleria talde batek (OME taldeko B dieta) IDAren % 109ko esposizio kronikoa zuen. Gainerako dieta guztietarako, esposizioa IDAren azpikoa izan zen: IDAren % 14 eta % 86 artekoa.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…