Kataluniako biztanleek metal astunekiko duten esposizioaren ebaluazioa

ACSAk Dieta Osoaren Azterketa izenekoaren bosgarren edizioa argitaratu du, metal astunei buruzkoa. Bertan, elikagaietan dauden merkurioa eta artsenikoa (organikoak eta ez-organikoak), kadmioa eta beruna jateak Kataluniako biztanleentzat dituen osasun-arriskuak ebaluatu ditu.

Aztertutako metal guztiekiko esposizioak nabarmen egin du behera 2012an egindako azterketaren aldean, eta, oro har, esposizio hori segurtasun-mugen azpitik dago Kataluniako biztanle talde guztietan, haurren talderen batean jaso den salbuespen txikiren batean izan ezik.

Laginak eta emaitzak

2017an, Kataluniako biztanleek gehien kontsumitzen dituzten 70 elikagai moten (15 elikagai multzotakoak) banakako 4.140 lagin aztertu ziren guztira.

Hauek dira azterketaren emaitza aipagarrienak:

  • Artseniko ez-organikoarekiko esposizioak % 26 egin du behera aurreko azterketatik. Biztanleria talde guztiak daude segurtasun-balioaren azpitik.
  • Kadmioarekiko esposizioak % 35 egin du behera aurreko azterketatik, baina 6-11 hilabete eta 3-9 urte arteko haurren taldeek segurtasun-baliotik oso gertu dauden ahoratze-mailak dituzte, eta kasu batzuetan balio hori gainditu ere egiten dute. Haurren talde horietan, patata eta txipiroia dira kadmio-ahoratzeari dagokionez eragin handiena duten elikagaiak.
  • Adin talde guztietan, merkurioarekiko esposizio dietetikoa segurtasun-balioa baino 10 aldiz txikiagoa da; hortaz, ez dakar inolako arriskurik giza osasunarentzat.
  • Metilmerkurioarekiko esposizioak % 39 egin du behera aurreko azterketatik, eta, adin txikieneko taldeen esposizioa segurtasun-mugatik gertu badago ere, 12-36 hilabeteko haurren taldean baino ez du gainditzen, arrainaren kontsumoaren ondorioz. ACSAk gogorarazten du garrantzitsua dela arrain-kontsumoaren gomendioei jarraitzea (askotariko espezieen 2-3 anoa astean), eta arrain harrapakari handien kontsumoa kentzea edo murriztea haurren dietatik.
  • Berunarekiko esposizioak % 70 egin du behera aurreko azterketatik, eta biztanleria talde guztien esposizioa oso urrun dago segurtasun-baliotik.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…