JIACRA IV, mikrobioen aurkako erresistentzia Europan txostenaren azterketa

“Antibiotikoen kontsumoa murriztu duten herrialdeetan, bai animalia bai gizakietan, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen intzidentzia txikiagoa ikusi da”

Hori da mikrobioen aurkako agenteen kontsumoaren eta elikagaien ekoizpenera bideratutako gizaki- eta animalia-jatorriko bakterioetan mikrobioen aurkako erresistentziaren agerpenaren baterako analisi integratuaren laugarren txostenaren ondorioetako bat.

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC), Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) urtero argitaratutako txostenean “Osasun bakarra” (OneHealth) ikuspegiari lotutako onurak egiaztatzen ditu, zeinaren bidez munduko animalien osasuna eta osasun publikoa zaintzen den.

Egiaztapen horrek esan nahi du Europako politikek eragina dutela mikrobioen aurkako erresistentzien borrokan, zeina osasun publikorako eta animalien osasunerako mehatxu larria den:

Uste da, urtero, erresistentzia horrek 35.000 hildako baino gehiago eragiten dituela Europar Batasunean, eta Europako osasun-sistementzako karga gehigarri handia da; izan ere, 11.700 milioi euro inguruko kostua dakar urtean.

Biomasari dagokionez, antibiotikoen kontsumoa 2021ean 125,0 mg-koa izan zen gizakietan biomasa kilogramoko (tartea 44,3-160,1 izan zen) eta 92,6 mg-koa biomasa kilogramoko elikagaiak ekoizten dituzten animalietan (tartea 2,5 – 296,5). Horrek esan nahi du antibiotikoen kontsumoa 2014. urtearekin alderatuta % 44 jaitsi zela, eta gizakietan nahiko egonkor mantendu zela.

Murrizketa horrek honako hau dakar:

Antibiotikoen kontsumo orokorra murrizten den heinean, E.coli bakterioek gero eta erresistentzia txikiagoa dute antibiotikoekiko, bai animalia bai gizakietan, eta batzuetan “erabateko sentikortasuna” edo “0 erresistentzia” dute kontsumo-animalietatik datorren E.coliarekiko eta gizakietan inbaditzaileak diren infekzioetatik datorren E.coliarekiko.

Besteak beste, Campylobacter spp. bakterioetan are argiago ikusten da lotura dagoela albaitaritza-kontsumoko antibiotikoen jaitsieraren eta gizakiekien erresistentziaren murrizketaren artean. Horren arrazoia da Campylobacterrak gizakietan eragindako infekzioak batez ere elikagaien bidez transmititzen direla, eta, hortaz, elikagaiak ekoizten dituzten animalietan sortzen direla giza-infekzioak eragiten dituzte bakterioak, eta, ondorioz, elikagaiak ekoizten dituzten animaliek lortutako erresistentzia-zantzuak ekar ditzaketela.

Ondorioa

Horrek guztiak erakusten du antibiotikoekiko erresistentziek areagotzeko duten joerari aurre egin ahal zaiola ekintza eta politika aproposen bidez.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad