JEFCA Batzordearen bilkura: elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena – FAO/OMS – 2010

Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak:
Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat.
Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko mailaren araberakoa. Elikagaietan artseniko ez-organikoaren kopurua ere oso aldakorra da; beraz, esposizioaren balioespenak elikagaietako artseniko ez-organikoaren edukiaren arabera egin beharko lirateke, eta ez orain arte egin den bezala, aldatze-faktoreen arabera. Baina, ez dago elikadura matrizetan artseniko ez-organikoa antzemateko metodo balioztaturik, eta horrek zaildu egiten du balioespena modu horretan egitea. BMDL50-en balore berria 3,0 µg/pisu kiloko eta eguneko dela aintzat hartuta, Batzordeak erabaki zuen aurretik balioetsitako ISTP (15 µg/pisu kiloko) ez zela egokia; beraz, baztertu egin zuen.
Deoxinivalenola (DON): 3-azetil-deoxinivalenola, deoxinivalenol bihurtzen da, eta horrek eragina du DONen erabateko toxikotasunean. Beraz, Batzordeak erabaki du maila berean hartu behar direla aintzat azetil eratorrien toxikotasuna eta DONen toxikotasuna. Halatan, DONen eta bere azetil eratorrien Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) 1 µg/pisu kilokoa izango litzateke eta Erreferentziazko Dosi Akutua (ArfD) 8 µg/pisu kiloko.
Furanoa: Konposatu hori nahi gabe sor liteke elikagaien tenperatura altuko prozesuetan. Batzordeak ez zuen orain arte furanoa balioetsita. Herritarrentzako dietaren bidezko furanoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,001 mg/pisu kiloko eta eguneko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,002 mg/pisu kiloko eta eguneko. Estimazio horiek erreferentzia toxikologikoekin erkatu ondoren, Batzordeak ondorioztatu zuen furanoa aintzat hartzeko konposatua dela, oso kartzinogenoa baita. Halaber, egiaztatu zen oso datu kuantitatibo gutxi daudela elikagaietako furanoari buruz eta oso informazio gutxi arriskua murrizteko metodoei buruz.
Merkurioa: Elikagaietan merkurioa modu ez-organikoan egoten da, arrain eta itsaskietan izan ezik. Horietan metil-merkurio gisa egoten da. Horren aurrean, Batzordeak honela ezarri du merkurio ez-organikoaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP): 4 µg/pisu kiloko. Horrekin, baztertu egiten da erabateko merkurioarentzat aurrez ezarritako ISTP (5 µg/pisu kiloko).
Perkloratoa: Herritarrentzako dietaren bidezko perkloratoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,1 µg/pisu kiloko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,1 µg/pisu kiloko. Halaber, Batzordeak Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) ezarri du perkloratoarentzat: 0,01 µg/pisu kiloko. Eta Batzordearen ustez, balore horietan perkloratoa ez da osasunarentzat kaltegarria.

Dokumentua

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…