Lan-eremuan ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzea: programaren emaitzak

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak, NAOS Estrategiaren esparruan,  “Lan‑eremuan ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzea” (IPHASAL programa) programaren ebaluazioaren emaitzak argitaratu ditu.

 

IPHASAL programak jardunbide egokien eredu estandarizatu bat du oinarri; horren abiapuntua osasun komunitarioko esku-hartze bat da, Espainiako herritar helduen artean gauzatua, bihotzerako osasungarriak diren zenbait ohitura sustatzeko: Fifty-Fifty programa. Programa horren helburua zen herritar helduei beharrezko gaitasunak ematea osasun-ohiturak modu integral batean hobetzeko (elikadura eta jarduera fisikoa) eta arrisku-faktore kardiobaskularrak auto-kontrolatzeko (gehiegizko pisua, tentsio arteriala eta tabakismoa), prestakuntzaren bitartez.

 

IPHASAL programa 2017ko urritik 2019ko otsailera gauzatu zen. Hasiera batean, parte hartu zuten langileei zenbait informazio-tailer eskaini zitzaizkien laneko ordutegian. Tailer horiek profesionalek eskaini zituzten eta honako gai hauek landu ziren bertan:

 

  • aldatzeko motibazioa,
  • estresaren kudeaketa,
  • erretzeari uztea,
  • elikadura osasungarria,
  • jarduera fisikoa,
  • tentsio arteriala.

 

Gerora, langileek taldekako saioetan parte hartu zuten, hilean behin. Bertan, parte-hartzaileek beren esperientziak azaltzen zituzten.

 

Argitalpen honetan jaso diren IPHASAL programaren ebaluazioaren emaitzek adierazten dute esku-hartzeak hobetu egin zituela langileen ohiturak, osasun kardiobaskularrari zegokionez.

 

IPHASAL programak erakutsi du eraginkorra dela lan-eremuan; izan ere, tresna horrek ahalbidetu egiten du lan ingurune osasungarriak eraikitzea.

 

 

IPHASAL programa: lan-eremuan ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzea

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…