One Health txostena: Zoonosiak Europan 2019an

Txosten honek elkartu egiten ditu EFSAri nahitaez jakinarazi beharreko zoonosiari buruzko datuak, bai eta hain ohikoak ez diren baina jarraipena egiten zaien beste gaixotasun batzuei buruzkoak ere (adib.: Niloko mendebaldeko birusa).

2019an, elikadura-jatorriko 5.175 agerraldi jakinarazi ziren, 2018an baino % 12,3 gutxiago.

Bestalde, badirudi Campylobacterrarekin eta Salmonellarekin lotutako giza kasuen kopurua egonkor mantendu dela azken bost urteetan (2015-2019) Europa osoan.

Campylobacter

2019an, campylobakteriosi gaixotasun gastrointestinalak eragin zituen EBn jakinarazpen gehien 2015az geroztik; izan ere, 220.000 pertsonari baino gehiagori eragin zien.

100.000 biztanleko 59,7ko prebalentzia izan zuen, 2018ko tasa baino % 6,9 txikiagoa.

Salmonella

Salmonelosia izan zen EBn intzidentzia handiena izan zuen bigarren gaixotasun zoonotikoa, eta 88.000 pertsonari eragin zien (20 kasu 100.000 biztanleko).

Salmonella da oraindik ere gehien detektatzen den patogenoa, nahiz eta S. enteritidisaren ondoriozko agerraldiak murriztu egin diren.
Txostenak estatu kideetan kortako hegaztietan salmonella kontrolatzeko programen emaitzak aipatzen ditu. Estatu kideen 18k bete dituzte murrizketa-helburuak, eta 8k ez zuten bete helburu horietako bat ere.

STEC

Escherichia coli infekzioa, Shiga toxinak (STEC) eragiten duena, gizakietan gehien jakinarazi den hirugarren zoonosia izan zen 2019an (2,2 kasu 100.000 biztanleko). Joera horrek gora egin du 2015etik 2019ra bitartean.

Listeria

Prebalentzia txikia duen arren (0,46 kasu 100.000 biztanleko), zoonosi larrienetako bat da; izan ere, ospitaleratze-tasa 92,1ekoa da eta heriotza-tasa % 17,6koa.

Listeriak eragindako infekzioak maizago jakinarazi ziren 64 urtetik gorako adin-taldean, eta, bereziki, 84 urtetik gorakoetan.

Ospitaleratze gehienak eragiten dituzten 10 patogeno/elikagai-konbinazioak

  1. Salmonella spp. + Arrautzak eta arrautza-produktuak[spacer height=”20px”]
  2. Salmonella spp. + hainbat elikagai[spacer height=”20px”]
  3. Listeria monocytogenes + haragia eta haragi-produktuak[spacer height=”20px”]
  4. Salmonella spp. + haragia eta haragi-produktuak[spacer height=”20px”]
  5. Salmonella spp. + okindegiko produktuak[spacer height=”20px”]
  6. Salmonella spp.+ buffet-janaria[spacer height=”20px”]
  7. S. aureus + hainbat elikagai[spacer height=”20px”]
  8. Salmonella spp. + beste elikagai batzuk[spacer height=”20px”]
  9. Norobirusa eta beste kalizibirus batzuk+ ura[spacer height=”20px”]
  10. A hepatitisa  + okindegiko produktuak[spacer height=”20px”]

Elikadura-agerraldietan eragin handia duten faktoreak

Iturria: Top-10 pathogen/food vehicle pairs causing the highest number of hospitalisations, in reporting EU MS, 2019. EFSA ECDC txostena 2019

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…