2024an arrisku emergenteei buruzko EFSAren txostena

EFSAk txosten berria argitaratu du, eta horren xedea izan da modu proaktiboan honako hauek identifikatzea eta ebaluatzea, 2024. urteari dagokionez: gai emergenteak; ahulezia-seinaleak; eta elikagaien eta pentsuen segurtasunari eta animalien eta landareen osasunari lotutako hurrengo berritasunak.


EFSAk guztira 65 gai emergente bildu zituen 2024an zehar, eta horietatik 38 xeheago sailkatu ziren; eta, ebaluatu ondoren, horietako 7 arrisku emergente gisa identifikatu ziren eta jarraipen-gomendioak esleitu zitzaizkien, eta 23 ondorioak atera ahal izateko informazio gehiago behar duten gai gisa identifikatu ziren.

Identifikatutako arrisku emergente gehienak kutsatzaile eta arrisku biologikoen arlokoak dira:

  1. Azido trifluroazetikoa edateko urean.
  2. Chagas-en gaixotasuna, Trypanosoma cruzi parasito protozoarioak eragina.
  3. Elikagaien segurtasuna eta antifungikoekiko erresistentzia.
  4. Ostreopsis itsas alga tropikala eta horri lotutako toxinak ugaritzearekin lotutako giza osasunerako arriskuak.
  5. Akrilamida bidezko kutsadura landare-jatorriko proteinadun osagaietan.
  6. Elikagaiekin kontaktuan dauden material biodegradagarrietako glutenaren migrazioa.
  7. Erle nano gorriak (Apis florea); eta horrek eragin negatiboa du eztiaren ekoizpenean, landareen polinizazioan eta ekosistemaren oreka orokorrean.

EFSAk prospektiba-jarduerak ere egin zituen; 19 txosten hautatu zituen, eta zehatzago aztertzeko 10 seinale identifikatu zituen.

2025ean, EFSAk bere kideekin duen elkarlana indartuko du, prospektibarako erakunde arteko partaidetzazko ekitaldia antolatuz, One Health ikuspegia hartuta (Osasun bakarra) etorkizunerako prestatutako estrategiak prestatzen eta garatzen laguntzeko. Proiektu horrek Aholkularitza Zientifikoko Agentzien Sarearen (UE-ANSA) baitan behin betiko prozesu bihur litekeen aukeraren balio erantsia erakutsiko du, EBko agentziek Europako Batzordearen Prospektiba Estrategikoaren Txostenei egiten dieten ekarpena koordinatzen lagunduz.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…