Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2022ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 110.829 laginen emaitzak aurkezten ditu.

2022. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu:

Aztertutako laginen % 96,3 legezko mugen barruan zeuden.

Laginen % 51,4tan (6.023 lagin) ez zegoen kuantifikatzeko adinako hondakinik; % 47tan (5.512) hondakin bat edo gehiago zeuden baimendutako mailako edo horien azpiko kontzentrazioetan; eta %1,6k (192) baino ez zuten baimendutako mailatik gorako hondakin kopurua.

Pestizida-hondakinen gehieneko mugak gainditzearekin lotutako mundu‑mailako tasa pixka bat jaitsi zen 2019tik 2021era (% 2tik % 1,6ra)

Gainditze-tasa horrek gora egin zuen elikagai hauetan: azak, tomateak, letxugak, garagar-aleak eta olo-aleak.

Estatu-mailako datuak

2022an, elikagaietako pestizida-hondakinak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko programaren barruan, 1.743 lagin aztertu ziren pestizida-hondakinak bilatzeko. 1.743 lagin horiek aztertuta 292.340 emaitza lortu ziren.

Aztertutako laginen % 0,75etan ikusi ziren EBk ezarritako HGM gainditzen zuten pestizida-hondakinen mailak. Zehazki, 13 lagin ez-onargarri ikusi ziren (16 analitika ez-onargarri). Izan ere, lagin batzuek positibo eman zuten substantzia bat baino gehiagotan; esate baterako, ezti-lagin batek positibo eman zuen klorfenbinfosean, kumafosean eta flubalinatoan (isomeroen batura).

Haurtxoentzako elikagaien laginetako bakar bat ere ez zen izan ez-onargarria.

 ‘Frutak eta beste barazki batzuk’ taldean daude emaitza ez-onargarri gehien, baina esan beharra dago, halaber, aztertutako lagin guztien % 78,37 talde horretakoak direla. Talde horretako laginetan gehien egiaztatu diren printzipio aktiboak azetamiprida eta diflubenzurona izan dira, bi emaitza positiborekin (bakoitzeko bat). Talde horretakoak dira aztertutako lagin eta substantzia gehienak, eta talde horretan azaldu ziren detektatutako 16 pestizidetako 10.

 ‘Animalia-jatorriko produktuak’ taldean, hiru laginetan atera ziren hondakinak: bi arrain-produktu eta ezti-produktu bat.

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…