2016ko urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan

EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 82.649 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2016ko datu hauek aurki daitezke:

  • Laginen % 96,2k hondakinak legezko mugen azpitik (LMR) zituen.

2016ko laginetan plagiziden hondakin gehiago aurkitu izanaren arrazoia kontrol egitamuan konposatu kloratuen aurreneko barneraketa da.

  • Laginen % 50,7k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk eta laginen % 45,5k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik.
  • Beste herrialde batzuetako laginen % 7,2k gainditu zituen legezko mugak, % 4,7k ageriki gainditu (ez konforme) bazituen ere. Europari dagokionez, berriz, laginen % 2,4k gainditu zituen legezko mugak, baina  laginen % 1,2k ageriki.

Umeentzako elikagaiak

Umeentzako elikagaien 1.676 lagin aztertu ziren: % 89.8k ez zuen hondakin kuantifikagarririk.

Nekazaritza ekologikoko produktuak

Produktu ekologikoen laginen % 98.7an ez zen plagiziden hondakinak atzeman edo legezko mugen barruan aurkitu ziren.

Arriskuen Ebaluazioa Epe laburrera eta epe luzera

EFSAk, txosten honen datuak erabiliz, plagiziden hondakinen gaur egungo dietaren exposizioa europako pertsonentzako, epe laburrera (akutua) edo epe luzera (kronikoa), arriskutsua ote den adierazi du.

EFSAk ondorioztatu du kontsumitzaileentzat oso txikia dela osasuna kaltetu dezaketen kontzentrazioen gainetiko hondakin-kopuruen aurreko esposizioa izateko aukera.

Halaere, etorkizunean espero da, modelo probabilistikoak elikagaien prozesamenduen faktoreekin bateratutak, espozio estimazio errealistagoak lortzea, gaur egunean erabiltzen diren  modelo deterministak ez bezala.

Ikerketaren emaitzak aztertzeko EFSAren infografia

Elikagaien edo estatuen plagiziden hondakinen kontsulta errazten duen infografia argitaratu du EFSAk bere web orrian. Sartu bertara argazkian klik eginez.

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…