Informazioa Azkar Trukatzeko SCIRI Sistema Koordinatuaren 2016ko memoria

2016an, 2.860 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 203 alertak izan dira, 1.478 informazioak, 1.078 ukatutako elikagaiak eta 70, azkenik, substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legezko mugez gaindi erabili dituzten ustiategiak.

AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren ondorioetatik honako hau nabarmendu daiteke:

  • Alerta-jakinarazpenen erdiak baino gehiago animalia-jatorriko produktuekin lotuta zeuden (203tik 105); eta horietatik gehienak, arrain izoztuarekin (105etik 37).
  • Landare-jatorriko produktuekin lotutako alerten artetik (70), 14k zerealekin, irinekin eta eratorriekin zuten zerikusia.
  • Arrisku kimikoen ondorioz egindako 88 jakinarazpenei dagokienez, ikusi da 41 jakinarazpen gainerakoetatik bereizten direla: 41 horiek guztiek zerikusia dute animalia-jatorriko produktuetan (arrainak eta eratorriak) aurkitutako metal astunekin (merkurioa).

Alertekin lotutako elikagaiak

Alertekin sarrien lotu izan diren elikagaiak honako hauek dira:

  • Arrainak eta eratorriak (64 alerta)
  • Haragiak eta eratorriak (27)
  • Elikadura-osagarriak (15)
  • Zerealak (14)
  • Esnea eta esnekiak (14)

Alertekin lotutako arrisku kimikoak

Oraindik ere, alerta-jakinarazpen gehienak arrisku kimikoak detektatzearekin lotuta daude: aurten kudeatutako jakinarazpen guztien % 54,6 inguru izan dira, eta nabarmentzekoa da honako hauen presentzia:

Alertekin lotutako arrisku biologikoak

Honako hauek nabarmendu dira (garrantzitsuenetik garrantzi txikiena duenera ordenatuta):

Mugan egin diren ukapenak

Mugako ukapenei buruzko jakinarazpenak 1.078 izan dira guztira; jakinarazpen horietatik 1.019 elikagaiekin lotuta zeuden, eta gainerako 59ak, berriz, elikagaiekin kontaktuan egondako materialekin.

Jakinarazpenekin lotutako elikagai horietako gehienak, 791, landare-jatorrikoak ziren; bestalde, animalia-jatorriko elikagaien inguruan 211 jakinarazpen baino ez dira egin.

2015ean bezalaxe, fruitu lehorrak ageri dira sarrien landare-jatorriko elikagaien artean, 349 jakinarazpenetan hain zuzen; ondoren, barazkiak, lekadunak eta tuberkuluak, 159 jakinarazpenetan.

Substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legezko mugez gaindi erabili dituzten ustiategiak

2016an, egindako 70 jakinarazpenetatik, 12 ustiategi bazter utzi ziren, 32 epe batez itxi ziren, eta beste 26ak kontrolpean zeuden adierazitako datuak lortu ziren aldian.

Gainerakoen artetik nabarmentzen dira behi-aziendarekin lotutako jakinarazpenak (31) eta txerri-aziendarekin lotutakoak (20).

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…