Informazio-orria: produktu primarioak nekazaritza-ustiategietan etiketatzea

NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN FRUTAK/BARAZKIAK/LEKALEAK/TUBERKULUAK ETIKETATZEA”ri buruzko dokumentu honen xedea da nekazaritza-ustiategietako nekazariei laguntzea SOLTEAN edo ONTZIRATUTA merkaturatzen diren landare-produktuak (zuzenean edo hirugarrenei saltzeko) etiketatzeari buruzko betebeharrak betetzen.

Argitalpen hau 3 foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta ELIKA Fundazioak lankidetzan egindako lanaren ondorio da. Elkarlan horren helburua izan da nekazaritza-sektoreari arau-eskakizunak ezagutzen eta ustiategietara egokitzen lagunduko dieten laguntza-tresnak, prestakuntza eta/edo materiala garatzea.

Hoja_agri_etiqueta

Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu modu egituratuan:

  • Produktu primarioen etiketari buruzko araudia.
  • Etiketan adierazi beharreko nahitaezko informazioa.
  • Etiketan adierazi beharreko informazioa, aintzat hartuta soltean edo ontziratuta dagoen produktua den eta merkaturatzeko moduaren arabera.

Dokumentua, batik bat, honako hauentzat da: nekazaritza-ustiategiak, teknikariak, nekazaritzako elikagaien sektoreko entitateak eta administrazioak. Online eskura daiteke doan.

Dokumentua argitalpenen ataletik deskarga daiteke.

Eguneraketa data: 2026/04/17

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…