Elikagaien Ontzien eta Bilgarrien Berrikuntzarako I. Topaketa

Abenduak 13an ONTZI | Basque Food Packaging Innovation Hub plataformako agenteek lehenengo topaketan hartu zuten parte. Jadanik 315 baino gehiago dira plataformarekin bat egindako agenteak, eta hauen elkarlanetik 10 proiektu jaioko dira euskadiko enpresen beharrei irtenbideak bilatzen saiatuko direnak.

Elikagaien balio kateko eta ontzien eta bilgarrien industriako ehun profesional baino gehiago bildu ziren Barakaldon ONTZI | BASQUE FOOD PACKAGING Innovation Hub-ek antolatutako ‘Elikagaien Ontzien eta Bilgarrien Berrikuntzarako I. Topaketan’ parte hartzeko. Ekitaldiak erreferentziazko adituek ontzien kudeaketan gaurkotasuna duten alderdiak jorratu dituzten jardunaldi profesionala hartu zuen, hala nola, araudian berehala etorriko diren aldaketak, birziklatze-sistemen eta hondakinen kudeaketaren etorkizuna, edo merkatuan dagoeneko aplikatu diren materialen azken berrikuntzak. Era berean, erakusketa-gune batean bildu zituen Euskadiko elikagai-enpresek adierazitako beharrei erantzuteko duten gaitasunarengatik hautatutako hogei bat enpresa eta zentro teknologikok garatutako packaging jasangarriko soluzio berriak.

 

Urriaren hasieran merkaturatu zenetik, ONTZI Euskadiko elikagaien ontzien eta bilgarrien berrikuntza komunitateak, elikagaien ekosistemako eta ontzien eta bilgarrien industriako 315 eragile baino gehiago bereganatzea lortu du. Horietatik % 37 elikagai-enpresak dira, % 24 ezagutza-eragileak (zentro teknologikoak, unibertsitateak, etab.) eta % 18 material-enpresak. Gainerako % 20a erakundeen, klusterren eta elkarteen, ekipo-ondasunen enpresen eta startupen artean banatzen da.

 

Ontzi-n parte hartzen duten eragileen lankidetzaren ondorioz, enpresa parte-hartzaileek beren premia zehatzei irtenbidea eman ahal izateko 10 lankidetza-proiektu bultzatuko dira. Era berean, Euskadiko elikadura-katea sektoreko jasangarritasunaren aitzindari izateko proiektu eragile bat jarri nahi da martxan.

Erronkak, joerak eta soluzioen azoka

Jardunaldi profesionalari dagokionez, lehen tartea Europako eta Estatuko legeria berriek elikagaien sektoreko ontzi-hondakinei buruz planteatzen dituzten erronkak aztertzera bideratu zen. Horretarako, hauek hartu zuten parte: Aitana de la Varga (Universitat Rovira i Virgili), Alberto Aguilar (Embutidos Martínez), Ana Isabel Moreno (Entrepinares Taldea), María Martínez-Herrera (ASEDAS-Asociación Española de Distribuidores, Autoservicios y Supermercados), Sandra Palacín (Mahou San Miguel) eta Jon Ander Egaña (BASQUE FOOD CLUSTER).

 

Bigarren mahai-inguruak material jasangarri berrien azken joerak aurkezteko balio izan zuen, hauen eskutik: Miriam Gallur eta Carmen Sanchez (ITENE), Virginia Rodríguez (Tetra Pak), María Rodríguez Cid (EMSUR), Didier Verhaert (Futamura) eta Garbiñe Manterola (BRTA – Basque Research & Technology Alliance).

 

Azkenik, birziklagarritasunaren etorkizuna hondakinen kudeaketatik eta packagingaren zirkulartasuna errazteko gakoetatik jorratu zen, hauen esku-hartzeei esker: Germán Casado (Ecoembes), José María Fernández Alcalá (Ihobe), Olga Martín (Aclima), Cristina Garcia-Vera de Lope (Urbaser) eta Belén García (PACKNET). Ekitaldiaren amaiera Virginia Matesanz BASQUE FOOD CLUSTEReko Berrikuntza Zuzendariaren eskutik etorri zen.

 

Aldi berean, topaketan izandako erakusketa-gunean elikagaien sektoreko enpresek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten hauek garatutako packaging jasangarriko soluzio berriak: 3DS Dassault Systèmes, ADBioplastics, Aspla – Armando Álvarez Taldea, ATS-Tanner, Corplex, Embalajes Selección, Futamura, GAIKER, Lantero Taldea, Gutenbag, Hinojosa Packaging, IFCO, ITENE, Plastigaur, Saizarlan, Tecnalia, Tekniker eta Titán Eco Sostenible.

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…