Horizon Europe programa berria: Sustapen Plana eta aurkezpena

Horizon Europe Sustapen Plana

Espainiak hurrengo Europako Ikerketa Esparru Programan (Horizon Europe) parte hartzeko Sustapen Plana” izenekoa aurkeztu du Zientzia eta berrikuntza Ministerioak (MICINN). Plan horren helburua da, 2021etik 2027ra bitartean balio erantsi handiko Europako I+G+b jarduerak finantzatzea, I+G+b programetan Espainiaren parte-hartzea eta lidergoa sustatzeko.

Xedea

 Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantzaketa-agentziek (Estatuko Ikerketa Agentzia, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa, Carlos III.a Osasun Institutua, eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren Europako Bulegoa) kudeatuko dituzten neurri nagusiak biltzen ditu dokumentu horrek. Neurri horiek zientzia- eta berrikuntza-sistema nazionalak Horizon Europe programan duen parte-hartzea hobetzea eta erraztea dute helburu.

Testuinguru horretan, honako hauek sustatuko dira: batetik, estatuko eta eskualdeko laguntzak eta haien sinergia Europako funtsekin lerrokatzea; eta, bestetik, Espainiak I+G+b arloko egitura komunitarioko erabaki-esparruetan duen lidergoa eta presentzia.

Adierazleak

Sustapen Planaren arrakasta neurtzeko, honako adierazle hauek hautatu dira:

  • Horizon Europe programako lehiakortasun-deialdietan finantzatutako proiektu guztien % 17tan, gutxienez, lidergoa izatea.
  • Horizon Europe programako, gutxienez, 2800 proiektu eta ekintza Espainiako erakundeek koordinatu ditzatela lortzea.
  • Parte-hartzea areagotzea: Horizon 2020 programan % 10eko itzulera izatetik Horizon Europe programa osoan % 11ko itzulera izatera iristea.
  • Onartutako eta finantzatutako proposamenen arrakasta-tasa EB28ko herrialdeek lortutako batez bestekoa izatea, gutxienez.

Horizon Europe programa aurkezteko jardunaldia

CDTIk eta MICINNek, FECYTrekin eta Europako Batzordearekin lankidetzan, Horizon Europe programa aurkezteko jardunaldia antolatu zuten. Jardunaldia abenduaren 2an eta 3an egin zen, streaming bidez.

Xedea

Jardunaldiaren helburua izan zen EBren 2021-2027 aldirako I+b Esparru Programaren helburuak, egitura eta lehentasunak ezagutaraztea espainiar erakundeei.

Bi goizetan zehar, Horizon Europe programaren hasierako gakoak eman ziren: programaren berrikuntzak nabarmendu ziren eta Horizon 2020 programatik Horizon Europe programarako trantsizio tematikorako gida bat eman zen.

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…