Higiene-jardunbide egokien gida sukaldaritza kolektiboko operadoreentzat

Kataluniako Generalitateko Osasun Sailak errekonozimendu ofizialeko gida berri bat argitaratu du: “Higiene-jardunbide egokien gida kolektiboentzako janari prestatuak egiten eta/edo zerbitzatzen dituzten operadoreentzat


Gida berri hau sukaldaritza kolektibo sozialeko establezimenduei zuzenduta dago, hala nola eskolei, institutuei, haurtzaindegiei, haurrentzako kanpamenduei, egoitza geriatrikoei, eguneko zentroei eta antzeko establezimenduei.


Higiene-jardunbide egokiak elikagaiak ondo manipulatzeko oinarrizkoak dira; bereziki garrantzitsuak dira amaierako kontsumitzaileen artean arrisku taldeak daudenean, hala nola haurrak zein egunero sukalde zentraletatik datozen elikagai prozesatuak jaten dituzten adinekoak.

Gidak honako atal hauek ditu: aurretiazko baldintzak, manipulazio-jardunbide egokiak eta prozesuaren berariazko higiene-jardunbide egokiak. Halaber, establezimendu mota horretara egokitutako eredu praktikoak eta erregistro sinplifikatuak jasotzen ditu, aplikazioa errazteko.

Eguneraketa data: 2025/11/11

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…