Hegazti-gripearen munduko egoera epidemiologikoari buruzko txosten berria

EFSA, ECDC eta EURL erakundeek berriki irizpen zientifiko bat argitaratu dute. 2023ko martxokoa eta apirilekoa da, eta, bertan, aldi berean, munduko patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) eguneratze epidemiologikoa egiten da.

Hona hemen agiriaren ondorio nagusiak: IAAParen agerraldiak jaitsi dira eskorta-hegaztietan 2022ko udaberrikoekin alderatzen badira, baina itsas hegaztiei oraindik asko eragiten die planeta osoan, eta lehenengoz itsas ugaztunen espezieren batera zabaldu da.

Ondoren, txostenaren ondorio nagusiak azalduko dira eraginpeko espezieen arabera:

IAAPa hegaztietan

Europan, eskorta-hegaztietan agerraldiak gutxitu ziren martxoan eta apirilean, aurreko habiagintzako aldiarekin eta 2022ko udaberriarekin erkatuta. Murrizketaren zioa izan daiteke 2022ko agerraldien % 86 bigarren mailakoak izan zirela. Hala, hegaztien dentsitatea murriztu zen, arrisku handiko ekoizpen sistematzat jo zirelako. Eremu kaltetuenei dagokienez, nabarmendu behar dira Frantziako mendebaldea eta hego-mendebaldea gibel-orerako ahate-ekoizpenaren sektorean eta Italiako ipar-ekialdea indioilarraren eta erruteko hegaztizaintzaren sektorean.

Hegazti basatietan, berriz, kasu gehiago detektatu dira, 2022ko udaberrikoak kontuan hartuta. H5N1 PHHGak batez ere buru beltzeko kaioak kaltetzen ditu Europako herrialde askotan eta heriotza-tasak altuak dira.

Munduko gainerako tokietan, PHHGa egonkor mantentzen ari da Afrikan; bien bitartean, Amerikan eta Asian PHHG birusa oso modu dinamikoan zabaltzen ari da, bai hegazti basatien artean, bai eskorta-hegaztietan, eta hegoaldeko konoan zehar hedatzen da Suaren Lurralderaino, hortaz, arriskutsua izan daiteke Antartikako itsas hegaztientzat.

Ondoren, zenbait grafiko ageri dira, eta 2016az gero Europan eskorga-animalietan eta hegazti basatietan (jakinarazitako hegaztiak) PHHG birusaren detekzio-kopurua irudikatzen dute.

IAAPa ugaztunetan

Itsas espezie askok lehenengoz jasan dute PHHGa, bereziki itsas txakurrek eta lehoiek. Azpimarratzekoa da itsas lehoien heriotza-tasa altua.

Katu eta txakur infektatuak aurkitu dira, beraz, oro har, animalia-populazioarentzat eta autokontsumorako ekoizpen txikientzat arrisku potentziala du.

Itsas hegazti basatiak, hala nola buru beltzeko kaioa, zabaltzeak itsas ugaztunak arriskuan jartzen ditu, Europako kostaldeetan habitata partekatzen baitute.

Ondorengo mapan 2016az gero ugaztunetan baietsi diren kasuen banaketa geografikoa ikus daiteke:

IAAPa gizakiengan

A(H3N8), A(H5N1) eta A(H9N2) IAAParen kasu puntualak baietsi dira 2023an zenbait herrialdetan.

Gizakiengan infekzio larria eta, batzuetan, heriotza sortu duten kasuak ustiategi txikietan edo hegazti biziak dauden merkatuetan babesik gabe (NBEak) hegazti infektatuekin izandako esposizioari lotuta daude.

Txostenaren ondorio gisa

  • Hurrengo hilabeteetan hegazti-abeletxeetan IAAP birusa sartzearen arriskua ezin daiteke erraz aurreikusi. Batetik, espero liteke birusa dela eta ingurunearen kutsadura murriztea, giroko tenperatuak altuagoak eta eguzki-argi gehiago izango direlako. Bestalde, A(H5N1) IAAP birusaren epidemia ageri da Europa osoan kaioetan. Kaio asko lehorrean ugaltzen dira, beraz, arriskua gehitu daiteke, batik bat uztail-abuztuan, indibiduo gazteak hazkuntza-kolonietatik sakabanatzen direnean.
  • Arrisku txikia populazio orokorrarentzat: Europan, oro har, jendearentzako arriskua txikia da oraindik, eta txikia edo ertaina, berriz, langileentzat eta kutsatuta egon daitezkeen hegazti eta ugaztunekin kontaktuan dauden beste pertsona batzuentzat.

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad