Hegazti-gripearen egoerari buruzko eguneratzea

EFSAk txosten bat argitaratu berri du, EBn 2021-2022 denboraldiko HGaren egoera epidemiologikoaren egoera eguneratzeko.

Agentziak denboraldi honetako agerraldien kopurua eguneratu du. Guztira, patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) 2.653 foku jakinarazi dira EBko 33 herrialdetan abenduaren 9tik martxoaren 15era bitartean. Gehienak Frantzian, Italian, Hungarian eta Polonian erregistratu dira.

Ebaluazioaren ondorioak:

  • Birusek hegaztiekiko lehentasuna mantentzen dute; hala ere, ugaztunetarako egokitzapenak aurkitu dira, baina esporadikoki.
  • Aurreko denboraldiarekin alderatuta, IAAPa hegazti urtarretan ez ezik beste hegazti basati askotan ere aurkitu da. Eta horrek eskortako hegaztietarako transmisioa erraztu egin du. Aurreikuspenen arabera, karga birikoaren areagotze horrek berekin ekarriko du eskortako hegaztien infekzioaren areagotze potentziala; eta datozen hilabeteetan hala mantenduko da seguruenik.
  • Ekoizpen intentsiboko eskortako hegaztietan (broiler) konfirmatutako kasu asko daude, baina arrisku txikikotzat hartzen dira, barnealdean hazita daudelako. Hala ere, hainbeste kasu egoteak esan nahi dezake aplikatutako biosegurtasun-neurrien ahalmena eta eraginkortasuna ez direla oraindik ere eraginkorrak.
  • Erresuma Batuan, Errusian eta Nigerian H5 subfilumaren birus-transmisioak gizakietan, Europa osoan animalia basatietan eta Txinan gizakietan H5N6 subfilumaren kasu konfirmatuek azpimarratu egiten dute IAren birusaren gaitasun zoonotikoa, eta birus horiek beste ugaztun batzuetara egokitu daitezkeela.
  • Gizartearentzat, oro har, kutsatze-arrisku baxua dago. Hala ere, hegaztiekin kontaktuan daudenen kasuan, arriskua baxua-ertaina da.

EFSAK honako gomendio hauek eman ditu:

  • IAAPren birusaren iraunkortasunak eta etengabeko zirkulazioak hegazti migratzaileetan eta eskortako hegaztietan arriskua izaten jarraituko du Europako hegaztien sektorearentzat. Eta horrek eskatzen du biosegurtasun-neurrietan, zaintza-planetan eta ekoizpen-sistema ezberdinetako hautemate goiztiarreko neurrietan oinarritutako arintze-estrategiak ezartzea.
  • Hautemate goiztiarrak eta erantzun arinak, aurretik adierazitako guztiarekin batera, epidemiaren arrisku handiko aldia murrizten dute, eta bigarren mailako fokuak saihesten laguntzen dute, batez ere hegaztien dentsitate handiko eremuetan. Hori dela eta, Agintaritza Eskudunek sektorea informatu beharko lukete gaiaren garrantziari buruz, eta neurri eraginkorrak ezarri beharko lituzkete sektore horretan lan egiten dutenen esposizio-arriskua murrizteko.
  • One Health ikuspuntuarekin, birusarekiko esposizio handia duten ugaztun eta gizakien zaintza indartu beharko litzateke,  baita Osasun Publikoaren zein lan-arriskuetako erakunde ofizialen inplikazioarekin ere. Batez ere gaixotasuna aitortzen den kasuetan: huste sanitarioak egiteaz arduratzen diren langileak (konjuntibitisa). Horrelako kasuetan, langileei azterketa serologikoak egitea gomendatzen da.

{0>

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…