Hegazti-gripea: oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripean positiboa eman du hegazti basati batek Kantabrian

Algeteko Albaitaritza Laborategi Zentralak jakinarazi du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen birusa hauteman dutela belatz handi batean, Kantabrian.

MAPAk ohar bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du hilzorian zegoen hegazti basati bat aurkitu dutela Noja udalerrian (Kantabria), Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturaletik hurbil. Handik fauna basatia sendatzeko zentro batera eraman zuten, eta, bertan, hil egin behar izan zuten.

Duela gutxi beste informazio-ohar bat argitaratu zen. Bertan adierazten zen hegazti-gripearen zirkulazioaren arriskua handia-ertaina dela Espainian, Europako iparraldean eta erdialdean gaixotasun horrek duela gutxi izan duen bilakaera dela eta; hortaz, hainbat zaintza- eta kontrol-neurri ezarri ziren. Hegazti-gripearen Programa Nazionaleko zaintza pasiboa indartzeari esker aurkitu dute hegazti hori.

Urriaren 20az geroztik, oso patogenoa den hegazti-gripearen 470 foku egiaztatu dira Europan. Horietatik 441 H5N8 azpimotakoak dira. Hegazti hauetan antzeman dira foku horiek:

  • 31 foku etxeko hegaztietan
  • 7 foku hegazti gatibuetan
  • 403 foku hegazti basatietan.

Osasun publikoari dagokionez, ez da arriskutzat hartzen; izan ere,

  • anduia hori EZ da zoonotikoa; hortaz, ez dio gizakiari eragiten.
  • Ez da transmititzen ez hegazti-haragiaren, ez arrautzen kontsumoaren bidez.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…