Elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeko gidaliburua

Fabrikatzaile eta Banatzaileen Elkarteak (AECOC) gidaliburu praktiko bat argitaratu du elikadura sektoreko enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura erreal eta eraginkorra ezartzen laguntzeko. Gidaliburu horrek enpresek elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeko edo sendotzeko har ditzaketen jardunbide egokiak, adibideak eta gomendio erabilgarriak biltzen ditu.

2012/382 Erregelamenduak ezartzen du elikadura-operadore guztiek garatu eta mantendu behar dutela elikagaien segurtasunaren kulturaren sistema bat, eta, gainera, egiaztatu egin behar dutela zenbait baldintza betetzen dituztela, hala nola Zuzendaritzaren eta elikagaien segurtasunerako lan egiten duten pertsona guztien konpromisoa eta inplikazioa, elikagaien arriskuen ezagutza edo komunikazio ireki eta argia, baita desbideratzeak gertatzen direnean ere.

 

Elikagaien segurtasunaren kultura eraginkorra garatzean garrantzi handieneko alderdi bat da elikagai-enpresetako langileen sentsibilizazioa, inplikazioa eta portaera hobetzea maila guztietan. Helburu hori du lan hori ahalbidetzen duen gidaliburu honek.

Elikagaien segurtasunaren kulturaren plan bat ezartzeko gakoak

Elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeko adibide eta gomendioez gain, gidaliburuak plana behar bezala garatu eta ezartzeko balioak, ikuspegiak eta gakoak ematen ditu. Honako hauek dira aipagarrienak:

  • Zuzendaritzaren konpromisoa elikagaien segurtasunaren kudeaketa-sistemarekin.
  • Barne-komunikaziorako estrategia argia.
  • Kontzientziazioa eta enpatia.
  • Komunikazioa eta elkarrizketa.
  • Elikagaien arriskuei buruzko pedagogia eta dibulgazioa.
  • Barneko aliatuak lortzea mezuak hedatzeko (eragin-sortzaileak).
  • Talde-lana sustatzea eta maila guztietan tartean sartzea.
  • Ikuspegi positiboa: lorpenak aitortzea (ez dira soilik ez-betetzeak adierazi behar).

Elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeko urratsak

Elikagaien segurtasunaren kultura garatu eta ezartzeko, hasierako azterketa eta urrats hauek biltzen dituen plangintza egin behar da:

  1. Enpresaren politika eguneratu elikagaien segurtasunaren kulturaren printzipioak eta balioak gehitzeko.
  2. Enpresaren abiapuntuaren diagnosia egin.
  3. Hobetzeko helburuak ezarri eta lorpen-maila neurtzeko adierazleak definitu.
  4. Sail gakoak eta barne-liderrak (aliatuak) identifikatu.
  5. Ekintza-plana egin, elikagaien segurtasunaren kultura ezarri edo sendotzeko. Plan horretan, jarduketa zehatzak, plana egikaritzeko arduradunak eta epeak, eta egiaztatzeko sistema definitu behar dira.
  6. Aldian-aldian ezarritako neurrien eraginkortasuna ebaluatu.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…