Produktu fitosanitarioak era seguruan erabiltzeko OSALANen gida

Duela gutxi OSALAnek gida berri bat argitaratu du beren osasuna babesteko edo beren prebentzio-funtzioa gauzatzeko behar duten aktoreentzako laguntza-tresna izateko xedearekin.

Gidaren hasieran, produktu fitosanitarioen sailkapenari buruzko printzipioak aipatzen dituen bloke bat dago. Besteak beste, aurkezpen-formak, materia aktiboak, ekintza-moduak, landarearen mugikortasuna eta jardute- edo iraute-denbora azaltzen dira bertan.

Bigarren blokean produktu fitosanitarioen erabilera jasangarrirako arauditik eratorritako betebeharrak eta betekizunak jasota daude, besteak beste, izurrien kudeaketa integratua, ROPO, ROMA, EAPF eta SIGFITO.

Gidako hirugarren bloke nagusian, produktu fitosanitarioen erabilera seguruan eragina duten alderdi guztiak azaltzen dira. Bi atal nagusi ditu; lehenengoan, produktuak erabili aurreko alderdiak lantzen dira: etiketa, segurtasun-datuen fitxa eta produktu fitosanitarioen erregistroak. Bigarren atala produktu fitosanitarioak erabiltzeari dagokio: arriskuak ebaluatzea eta baloratzea, prestakuntza eta informazioa, osasuna zaintzea, arriskuaren magnitudean eragiten duten faktoreak eta jarduteko ordenaren arabera arriskuak murrizteko neurri prebentiboak (erosketa, garraioa, prestakuntza eta nahasketa, aplikazioa, etab.)

Eranskinetan, produktu fitosanitarioekin ibiltzen diren agenteei zuzendutako hiru egiaztatze-zerrenda erabilgarri daude.

  • Arriskuak ebaluatzeko egiaztatze-zerrenda.
  • Kudeaketa prebentiboaren analisia eta nekazal ustiapenetan produktu fitosanitarioak era jasangarrian erabiltzeari buruzko 1311/2012 Errege Dekretua betetzen direla aztertzeko egiaztatze-zerrenda.
  • Produktu fitosanitarioak saldu eta banatzen diren tokietan produktu fitosanitarioak era jasangarrian erabiltzeari buruzko 1311/2012 Errege Dekretua betetzen dela egiaztatzeko egiaztatze-zerrenda.

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…