ELIKAk “Zertaz ari gara, elikaduraren sektorean iraunkortasuna terminoa erabiltzen dugunean?” izenburudun jardunaldian parte hartu du. Jardunaldia Getxoko Udalak antolatu du eta elikadura jasangarriaren aldeko tokiko establezimenduen sareari zuzenduta dago. Mahai-inguru formatuan egin zen otsailaren, Getxo Elkartegian. Eskuragarri dago honako esteka honetan: JORNADA 1: ALIMENTACIÓN SOSTENIBLE – YouTube
Eztabaida-mahaia ELIKAk dinamizatu zuen eta bertan ekoizpen ekologikoaren, tokiko eta sasoiko ekoizpenaren, elikagaien xahuketaren aurkako borrokaren eta elikadura osasungarriaren arloko erreferentziazko pertsonek parte hartu zuten. Bilatutako helburua honako hau zen: elikadura-establezimenduetako titularrei argudioak ematea bezeroei elikadura jasangarriaren berri emateko eta horren inguruan sentsibilizatu ahal izateko.
Gainera, informazio-pilula txikiak grabatu ziren. Pilula horiek sare sozialetan argitaratu dira, elikadura osasungarriarekin lotutako kontzeptuak azaltzeko eta tokiko negozioek elikadura jasangarria preskribatu ahal izateko gakoak emateko:
Eguneraketa data: 2025/08/22




