Garbiketa- eta desinfekzio-zentroen betekizunen eguneratzea

Berriki argitaratu da 638/2019 Errege Dekretuaren aldaketa. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu animalia biziak errepidez garraiatzen dituzten ibilgailuak, ekoizpen-animaliak elikatzeko produktuak eta giza kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak, eta garbiketa- eta desinfekzio-zentroen erregistro nazionala sortzen da.

Araudia sektorearen beharretara egokitu behar dela kontuan hartuta, arauan egindako aldaketekin lortu nahi dena da zentro berriak sortzea eta daudenak egokitzea, animalia biziak garraiatzea abeltzaintzarako arriskutsua izan ez dadin.
Horregatik, animalien gaixotasun kutsakorrei buruzko 2016/429 (EB) Erregelamenduan eta Animalien Osasunari buruzko 8/2003 Legean oinarrituta, honako baldintza hauek egokitzen dira:

  • Garbiketa- eta desinfekzio-eragiketen justifikazioa: datuak RECELIDE aplikazioan grabatzea abeltzainari paperezko formatuan emandako garbiketa-ziurtagiriaren baliokidea izango da.Agintari Eskudun guztiek eskura izango dute ziurtagiri hori. Halaber, kendu egiten da arrisku txikiko bidaia jakin batzuk autonomia-erkidego berean egin behar izateko eskakizuna, baliozkoa izan dadin.
  • Arrisku txikiko hiltegitzat joko dira (gehienez hiru ibilgailu egunean) ehiza manipulatzeko establezimenduak eta hiltegi mugikorrak.
  • Ibilgailu autodesinfektatzaileentzako baldintzak ezartzen dira, prozesuan behar den denbora murriztuz; izan ere, garbiketa baimendutako zentro batean egin behar den bitartean, desinfekzioa ibilgailuaren ibilbidean bertan egin ahal izango da.

Azkenik, ED hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epea ezartzen da garbiketa- eta desinfekzio-zentroak RECELIDE sistema informatiko berrira egokitzeko. Epe horretan, garbitu eta desinfektatzeko eragiketak erregistratu ahal izango dira, orpoen kopien bilduma ordenatuaren bidez. Bilduma hori euskarri elektronikoan egin ahal izango da, eta organo eskudunaren eskura gorde eta mantendu beharko da.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…