Fruta eta barazki freskoekin erabilitako uraren segurtasuna eta kalitatea

FAO/OMEk txosten bat argitaratu du, fruta eta barazki freskoekin erabiltzen den uraren irizpide mikrobiologiko egokienak aztertzen dituena. Fruta eta ortuari freskoen ekoizpenean uzta aurretik eta ondoren erabiltzeko ur egokia zein den definitzeko erabakiak hartzearen ardatza txosten honetako gomendioak izango dira.

Txostenaren motibazioa

Elikagaien Higieneari buruzko Codexaren Batzordearen (CCFH) 48. bileran identifikatu zen elikagaiak ekoitzi eta prozesatzean uraren kaltegabetasuna eta kalitatea zein garrantzitsuak ziren.

 

Frutak eta barazkiak ekoizteko katearen zenbait fasetan erabiltzen da ura. Tratatu eta desinfektatu arren, urak mikroorganismo patogenoak izan ditzake, kontzentrazio txikian izan arren.

 

Horregatik sortu da Adituen Batzorde hori, gaiari buruz eskura dagoen informazioa aztertu eta gomendioak egiteko.

Arriskuaren ebaluazioa

Fruta eta barazki freskoak kontsumitzean gizakiaren osasunean sor daitekeen arriskua ebaluatzerakoan, elikakate osoa izan behar da kontuan, hasi baserritik eta azken kontsumitzailera arte. Uraren kalitate mikrobiologikoa ebaluatzeko funtsezko faktoreak dira:

  • ur-iturriak
  • balizko kutsadura eta arrisku-faktoreak
  • ura nola erabiltzen den eta kateko zer fasetan
  • landare-elikagai mota
  • produktuaren azken kontsumoa baino lehenagoko mikrobio-inaktibazio oro

 

Arrisku mikrobiologikoaren ebaluazio kuantitatiboa (QMRA) oso tresna baliagarria da osasun arloko helburuetan eta/edo prozesuaren irizpideetan oinarritutako uraren kalitate-irizpideak ezartzeko. Dena dela, datu egokiak behar dira, ezin dira soilik mikrobio-adierazleetan oinarritu, baizik eta mikroorganismoen presentziaren eta mailen neurketak eta/edo estimazioak behar dira.

Adierazleak

Proba azkarrak, berariazkoak, sentikorrak eta ekonomikoak behar dira, elikagaiak ekoizteko erabiltzen den uretan arrisku mikrobiologikoen presentzia eta kontzentrazioa dagoela adierazteko.

 

Uraren kalitatearen adierazleak, hala nola Escherichia coli eta hesteetako enterokokoak, adierazle egokiak dira duela gutxi uretan kutsadura fekala egon dela jakiteko, baina ez dute aurresaten elikagaien bidez transmititutako patogeno ez fekalen presentziarik, hala nola zenbait birus eta parasito.

 

Bestalde, prozesuko adierazleak, E. coli esaterako, fidagarriak dira patogenoen murrizketa-neurriak zaintzeko, baita elikagaien bidez transmititutako ez fekalak ere.

Prebentzio-neurriak

Ekoizpen-kateko urrats bakoitzean zenbat eta aurrerago joan orduan eta kalitate eta segurtasun mikrobiologiko hobea edo berdina izan behar du urak.

 

Frutak eta barazkiak uraren bidez kutsatzeko arriskua AAKPKn oinarritutako arriskuen gestio-sistemarekin murriztu daiteke, ura kutsatzeko bideak identifikatu ditzan eta kontrol-neurri egokiagoak ezar ditzan.

Tokiko eta eskualdeko ebaluazioak

Herrialde edo eskualde bakoitzak banako ezaugarriak ditu eta uraren kalitatearen helburuak ezin dira orokortu; esaterako, ingurumen-baldintzak eta baldintza soziokulturalak, jardunbide tradizionalak, hornikuntza-kateko dinamikak, araudia, esposizio-mailak, etab.

 

Tokiko ekoizpenaren testuingurura egokitutako arriskuen ebaluazioa egin behar da, ur-iturri edo -hornidura jakin bat erabiltzeari lotutako balizko arriskuak ebaluatzeko eta arriskuak txikitzeko estrategia egokiak zehazteko.

 

Bestalde, txostenean gomendatzen da eskualde guztietan tokiko testuinguruan aztertzeko erabaki-zuhaitzak.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…