Food4Future: balantzea eta ELIKAren parte hartzea

Guztira 34 herrialde desberdinetako 8.732 profesionalek parte hartu dute Food4Futuren, elikagai‑industriarako berrikuntzaren ekitaldian, elikagai-industriaren segmentu guztiak eraldatzen ari diren berrikuntza teknologikoak ezagutzeko.

Mundu‑mailako 413 hizlari adituk elikagaien eta edarien etorkizuna aztertu dute, eta arreta jarri dute Adimen Artifizialean, ekonomia zirkularrean eta nutrizio pertsonalizatuan. Gainera, 287 enpresa­‑erakusketarik elikagai‑industria eraldatzen ari diren azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu dituzte.

 “Ekoizpen jasangarria sustatu eta datuetan oinarritutako erabaki adimentsuak hartu behar ditugu, elikagaien sektorearen eraginkortasuna hobetzeko”

F4Fren zutabea: Ekonomia Zirkularra

Mundu‑mailan kontsumitzen diren elikagaien bi tona bakoitzeko, beste tona bat xahutzen da; hau da, urtean elikagaien mila milioi tona baino gehiago xahutzen dira. Horrek eragin handia du ingurumenean: berotegi‑efektuko mundu‑mailako gasen isuriaren % 8 eta % 10 artean.

Aurrerapen teknologikoak funtsezkoak dira elikagai-industriaren jasangarritasuna hobetzeko eta zero hondakinen helburura hurbiltzeko; horrez gain, F4Fko hirugarren edizioan nabarmendu da teknologiak eta ekonomia zirkularrak elikagai-industriaren bilakaerari laguntzen diotela.

 “Komunitate arduratsua gara, B planetarik ez dagoela dakien herria”

ELIKAren parte hartzea

ELIKAk 2023ko Food4Future edizioan modu aktiboan parte hartu du; izan ere, ekonomia zirkularraren esparruko saioak moderatu ditu.

Lehenengo saioan, elikakateko fase ezberdinetan xahuketa murrizteko, enpresa berritzaileek eta zentro teknologikoek sortutako eta abian jarritako soluzioak aurkeztu zituzten.

Bigarren saioan elikagaien ekoizpenak klima aldaketari aurre egiteko soluzioaren parte izateko estrategiak planteatu ziren

Eguneraketa data: 2025/07/04

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…